2020ko Makina Erremintaren Bienala aurkeztu dute Hannoverreko EMO azokan
Bienala maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo da BECen.
Tapiak nabarmendu du Euskadik balio erantsiaren alde egiten duen apustua erakusteko tokia izango dela.
Hannoverreko EMO azokan aurkeztu dute Makina Erremintaren Bienalaren hurrengo ekitaldia, 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean Bilbao Exhibition Centrean egingo dena.
Makina-erremintaren sektoreko enpresarik garrantzitsuenen ordezkaritza zabalaren aurrean, Arantxa Tapia sailburuak, Xabier Basañez BECaren zuzendari nagusiak eta Xabier Ortueta AFM klusterreko zuzendari nagusiak aurkeztu dute Bienalaren hurrengo ekitaldia, berrikuntza eta digitalizazioa izango dituena ardatz nagusi. Ekitaldian izan dira, halaber, Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea eta Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusia.
Aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak nabarmendu du, batetik, Euskadin manufaktura-enpresek duten pisua —barne Produktu Gordinaren % 24,2— eta, bestetik, “industria aurreratu baten” parte diren zerbitzuek duten garrantzia. Ildo horretan, Tapia sailburuak Basque Industry 4.0 estrategia nabarmendu du, eta adierazi du estrategia horri, duela hilabete batzuetatik, BRTA (Basque Research & Tecnology Alliance) itunaren gaitasun berritzailea batu zaiola, “industria-sistemaren osotasunarekin modu estrategikoan elkarlanean jarduteko”.
Tapiak, gainera, ekonomiaren egoera global konplexuaz hitz egin du, eta adierazi du Euskadi, Basque Industry 4.0 estrategiaren bidez, lan egiten ari dela balio erantsia eskaintzeko eta nazioarte erreferente izateko.
BECen antolatuko den Bienala da Europan makina-erremintaren arloan egiten diren hiru azoka garrantzitsuenetako bat, eta ekitaldi guztietan punta-puntako teknologien erakusleiho bihurtzeaz gain, sektore osoaren topaleku ere izaten da.
Lotutako albisteak

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute
Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen