Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 urtarrila, 2024 Berrikuntza Finantziazioa I+G Nazioartekotzea Adimen artifizial aplikatua programa Ekintzaile programa Enpresa Zibersegurtazuna programa Fast Track Innobideak programa Gauzatu Industria programa Hazitek programa Industria digitala programa

2024ko ETEentzako Laguntza Plana: 80 programa, 600 milioi euro baino gehiagorekin, enpresa-dinamismoari eusteko

Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du Gobernu-Kontseiluaren urteko lehen bileran
    • Enpresek laguntzen katalogo xehatua izango dute aldez aurretik, programa bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu ahal izateko
    • Planaren aurrekontuaren % 49,3k I+G+B ekimenak lehenesten ditu, % 30ek deskarbonizazioa, eta inbertsio berrietarako, enplegua sortzeko eta nazioartekotzeko laguntzak ere aurreikusten ditu
    • Indartu egin dira landa-eremuen eta itsasertzaren garapen ekonomikoari laguntzeko ekimenak, bai eta lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko ere.

     Eusko Jaurlaritzak 2024ko ETEentzako Laguntza Plana onartu du, Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago dituena. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak urteko lehen Gobernu-Kontseiluan aurkeztu du plan hori, Euskadiko ETEek urte berria informazio eguneratuarekin has dezaten, eta laguntzak eskatzeko dokumentazioa ahalik eta arinen presta ditzaten, programa bakoitza zabaltzen den bezain laster.

    Zentzu horretan, Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Sailak deialdi batzuk aldez aurretik ireki ditu, interesa duten enpresek izapideak bizkortu ahal izan ditzaten. Zabaldutako programen artean, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren hainbat ekimen daude, hala nola Elkartek (44 M), Hazitek (92,5 M) eta Gauzatu industria (28 M) programak.

    2024ko ETEentzako Laguntza Planak 80 programen jarduera-eremuei eusten die, eta arreta berezia jartzen du ekonomiaren deskarbonizazioan.

    Inbertsioak egiteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak, batez ere dirulaguntza moduan, hamabi esparrutan banatuta daude: Teknologia, I+G, Berrikuntza, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Industria Garapena, Trantsizio Energetikoa, Nazioartekotzea, Ekonomia Landa- eta Itsasertz-eremuetan, Lehen Sektoreko ETEak, Elikagaien Industria, Bioekonomia eta Ekonomia Zirkularra, eta Ingurumena.

    Aurten ere, laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.

    Informazioa ahalik eta enpresa eta pertsona gehienengana iristeko asmoz, urtarrilearen 10etik aurrera informazio-kanpaina bat jarriko du abian Jaurlaritzak hainbat komunikabidetan eta publizitate-euskarritan.

    2024ko programaren zifra batzuk

    Planak 80 laguntza-programa eta 600 milioi euroko inbertsioa aurreikusten ditu.

    Planaren aurrekontuaren % 49,3 I+G+Bra, digitalizaziora eta enpresa-ekintzailetzara bideratuko da.

    Aurrekontuaren % 27,5 trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako ekimenetan oinarritzen da.

    Nabarmentzekoak dira espezializazio-eremuetan profesionalak trebatzeko eta enpresa-ehunean sartzeko ekimenak, hala nola Bikaintek eta Ikertalent; Beint eta Global Training nazioatekotzeko esparruan; eta Itsasoratu arrantzaren sektorean.

    Plan horren diseinua modu egituratuan egin zen lehen aldiz 2021ean, eta horri esker, legegintzaldian 2.400 milioi euro baino gehiago bideratu dira enpresa-ehunaren dinamismoa bizkortzeko. Urtero eta salbuespenik gabe, planak aurrekontu gehigarria izan du aparteko beharrei erantzuteko (pandemia, Ukrainaren inbasioa edo krisi energetikoa, besteak beste).

    2024ko ETEentzako Laguntza Planaren eremuak, programak eta zenbatekoak

    ProgramaEuro
    I+G TEKNOLOGIAHazitek92.500.000,00
    Emaitek Plus73.000.000,00
    Elkartek44.000.000,00
    Azpitek9.000.000,00
    Bikaintek5.670.000,00
    guztira224.170.000,00
    BERRIKUNTZAFast Track Innobideak7.700.000,00
    Hazinnova2.700.000,00
    BDIH Konexio900.000,00
    guztira11.300.000,00
    EKINTZAILETZAEkintzaile 11.700.000,00
    Ekintzaile 21.000.000,00
    Barnekintzaile800.000,00
    Bind 4.0980.000,00
    Basque Funtsa0,00
    DPZak Cloud-era migratzeko programa800.000,00
    Aurrera0,00
    2030erako erronkak150.000,00
    guztira5.430.000,00
    ERALDAKETA DIGITALAAdimen Artifizial Aplikatua programa5.000.000,00
    Enpresentzako Banda Zabal Ultraazkarra programa160.000,00
    Smart Industry3.700.000,00
    Industria Digitala programa6.100.000,00
    Zibersegurtasun Industriala programa3.500.000,00
    Konpetentzia Digital Profesionalen programa (Ikanos)1.500.000,00
    BAIT Ziurtagirien zerbitzua330.000,00
    Microenpresa Digitala Inplantariak” zerbitzua450.000,00
    Mikroenpresa Digitala – Prestakuntza zerbitzua380.000,00
    Zentroentzako “Enpresa Digitala” zerbitzua2.605.000,00
    “Barnetegi Teknologikoa” zerbitzua40.000,00
    Kloud programa1.600.000,00
    Metaposta zerbitzua0,00
    guztira25.365.000,00
    INDUSTRIA-GARAPENAIndartu20.000.000,00
    Gauzatu Industria28.000.000,00
    Renove Smart Industry6.000.000,00
    Bideratu Berria1.000.000,00
    Lortu500.000,00
    Baskeep0,00
    Deskarbonizazioa industrian20.000.000,00
    guztira75.500.000,00
    TRANTSIZIO ENERGETIKOAEnergia Efizientzia – industria-sektorea61.000.000,00
    Moves III41.776.421,00
    Garraio Floten Eraldaketa11.420.212,00
    Itsas Energiak2.500.000,00
    Ostatu Enpresa Turistikoen Energia Efizientziako proiektuetarako laguntzak3.800.204,00
    Energia Efizientziarako, Energia Berriztagarrietarako eta Mugikortasun Eraginkorrerako laguntzak1.400.000,00
    Energia Auditoria Integralak ETE-etan5.000.000,00
    guztira126.896.837,00
    NAZIOARTEKOTZEAGauzatu Nazioartekoa5.000.000,00
    Zabaldu3.000.000,00
    Sakondu1.425.000,00
    Elkartu500.000,00
    Pilotu300.000,00
    Nazioartekotzeko Beint bekak4.500.000,00
    Global Training mugikortasun-bekak6.445.000,00
    guztira21.170.000,00
    EKONOMIA LANDA- ETA ITSASERTZ-ESPARRUANLeader5.100.000,00
    guztira5.100.000,00
    LEHEN SEKTOREKO ETE-AKArrantza Sektorearen eta Akuikulturaren Modernizazioa17.700.000,00
    Arrantza Eremuak Garatzeko laguntzak4.000.000,00
    Itsasoratu105.000,00
    Animalien Ongizatearen Ziurtagiria200.000,00
    Produkzio Ekologikoaren Trantsizioa300.000,00
    Elkarteak – Nekazaritza250.000,00
    Nekazaritza dibertsifikazioa –Berrikuntza900.000,00
    guztira23.455.000,00
    ELIKAGAIEN INDUSTRIALehiatu – Inbertsioa13.300.000,00
    Handitu Innova7.000.000,00
    Lehiatu – Sustapena700.000,00
    Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako inbertsioa0,00
    Ardoa INB750.000,00
    Esku-hartze sektoriala – Ardogintzarako sustapena0,00
    Esku-hartze sektoriala – Frutak eta barazkiak360.000,00
    Gastrobikain1.050.000,00
    Kalitate-erregimenak750.000,00
    Nekazaritza eta basogintzako produkzioen elkarteak700.000,00
    Elkarteak – Elikagaiak100.000,00
    Kooperatu1.200.000,00
    Onekin750.000,00
    Berriker I+G+b laguntzak2.500.000,00
    Lankidetza1.400.000,00
    Elikagaien arloko digitalizazioa2.500.000,00
    Ikertalent bekak2.050.000,00
    Sendotu500.000,00
    guztira35.610.000,00
    BIOEKONOMIABioekonomia1.300.000,00
    guztira1.300.000,00
    EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENAIngurumen-proiektuetarako laguntzak5.000.000,00
    Ekonomia zirkularreko berrikuntzarako laguntzak1.000.000,00
    ETE Zirkularra1.000.000,00
    guztira7.000.000,00
    GUZTIRA562.296.837,00

     

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Berrikuntza
Loyola Norte, Gipuzkoako muntaketa elektrikoen erreferrentziazko ETEa
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
Buruplast automobilgintzaren sektorerako osagai plastikoak fabrikatzen zentratzen da
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
SPRIk eta Euskadiko Teknologia Parkeak urrezko A saria lortu dute, EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria
Irakurri gehiago
2 abendua, 2024 Berrikuntza
Mongar, lau hamarkada Bizkaiko galdaragintzari eskainiak
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak