235 gazte lehiatu dira gaur nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko
UPV/EHUk Sarrikon duen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egin dira hizkuntza-azterketak, proba psikoteknikoak eta arlo sozioekonomikoetako probak
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak enplegagarritasun-indize ia erabatekoa duen nazioartekotze-tresna bat abiarazi du deialdi honetan
235 gazte (121 emakume eta 114 gizon) lehiatu dira gaur larunbatean, goizez eta arratsaldez, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eskaintzen dituen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko. UPV/EHUk Sarrikon duen Ekonomia eta Enpresa Fakultatean hizkuntza azterketak eta froga psikotekniko eta sozioekonomikoak egitera iritsi diren hautagaiez gain, beste 200 pertsonak ere interesa agertu dute talentu berrientzako nazioartekotze-tresna ospetsu honetan, 34 urte daramatzana dagoeneko merkatuan eta, garrantzitsuena, ia erabateko enplegagarritasun-indizeak dituena.
235 hautagaiak (160 Bizkaiatik, 19 Arabatik eta 56 Gipuzkoatik) goizeko 9:00etan agertu dira Sarrikon eta hizkuntza-azterketekin hasi dira (ingelesa, euskara eta aukerako beste hizkuntza bat). Bukatzeko, arratsaldean proba psikoteknikoak eta gai sozioekonomikoei nahiz orokorrei buruzko probak egingo dituzte.
BEINT bekak aukera paregabea dira unibertsitateko goi-mailako tituludun gazteei nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza emateko. Programa honetako parte-hartzaileek erreferentziazko titulu bat lortuko dute, prestakuntza praktikoa jasoko dute eta 8 hilabeteko egonaldia egingo dute mundu osoan kokatutako euskal enpresetan. 30 urtetik beherako ehun gaztek eskura ditzakete beka hauek, zeintzuen helburua baita prestakuntza ematea nazioartekotzearen arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei.
Abiarazi zenetik 34 urte igaro diren honetan, tresna honen enplegagarritasun-indizeak ia erabatekoak dira.
SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten du programaren urteroko deialdia eta hiru fase ditu. Gazte parte-hartzaileek 300 orduko ikastaro bat egiten dute lehen fasean, Nazioartekotze arloko Unibertsitateko Espezialistaren Gradu-ondoko Titulua eskuratzeko. Prestakuntza presentzial horretan, ikasleek sakonki landuko dituzte nazioarteko merkataritzaren arauak eta errealitatea, euskal ekonomia-ehuna, eta enpresa multikokatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak.
Gradu-ondoko ziurtagiria lortzen duten bekadunak bigarren fasera igaroko dira, non 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa jasoko baitute nazioartekotzeari laguntza emateko erakundeetan. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulego-sarean eta Espainiak atzerrian dituen bulego ekonomiko eta komertzialetan egingo dituzte praktika horiek. Hala, gazte parte-hartzaileek beren ezagutzak zabalduko dituzte kontinente desberdinetako 40tik gora herrialdetako jomugetan.
BEINT beken azken fasean praktika profesionalak egiten dira nazioartekotutako euskal enpresetan. Programaren fase honetara iristen diren gazte bekadunek kanpo-merkataritzari buruzko gaitasunak eta ezagutzak hobetuko dituzte benetako enpresa ingurune batean. Praktika horiek aukera paregabea dira atzerrian lan-aukerak aurkitzeko, eta horren erakusgarri da aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen erdia-edo, gaur egun, lanean ari direla praktikak egin zituzten konpainietan.
BEINT bekak beraizik zuzenduta daude 30 urtetik beherako gazteei, Euskadin bizi direnei eta unibertsitateko titulazioa eta ingeles maila altua dutenei. Programa honek 34 urteko ibilbidea du dagoeneko eta, denbora horretan, 800 gaztek baino gehiagok jaso dute nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza. Nahiz eta unibertsitateko edozein gradutako ikasleek parte har dezaketen, ohikoenak izaten dira Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako, Ingeniaritzako eta Zuzenbideko ikasleak. Programak 3’7 milioi eurotik gorako aurrekontua izango du 2019tik 2021era
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.