Berrikuntza I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 24 uztaila, 2020

371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren dirulaguntza handiena lortu duen erkidegoa

 

Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren dirulaguntza handiena lortu duen erkidegoa

 

371 euskal erakundek eskuratu dituzte Europako berrikuntza funtsaren (Horizontea 2020)  ia 700 milioi euroko dirulaguntzak. Gainera, Euskadi izan da nanoteknologien, materialen, bioteknologiaren eta ekoizpenaren (NMBP) sektoreetan dirulaguntza bolumen handiena eskuratu duen Espainiako erkidegoa, eta horrek argi erakusten du Euskadik berrikuntzan eginiko ahalegina.

 

Horrez gain, Euskadi hirugarren postuan dago -Katalunia eta Madrilen atzetik-, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak argitaratutako behin-behineko emaitzen arabera, zeintzuen bidez neurtzen baita Espainiak 2014-2019 urteetan Europar Batasunaren I+G+B Programa Markoan izandako parte-hartzea.

 

Programa ixteko 2020ko datuak txertatzea bakarrik falta den honetan, orain arte eskuratutako emaitzek (2014 – 2019) diote Espainia dela dirulaguntza bolumen handiena jaso duen laugarren herrialdea, Alemaniaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren atzetik, eta VII. Programa Markoaren kotak gainditu dituela, bai zenbateko osoari dagokionez, eta bai posizioari eta itzulerari dagokionez.

 

Espainiako dirulaguntzaren lurralde mailako banaketari dagokionez, EAE hirugarren postuan kokatu da (% 14,5) Kataluniaren (% 28,3) eta Madrilen (% 25,6) atzetik. Euskadi lehen postuan dago nanoteknologien, materialen, bioteknologiaren eta ekoizpenaren (NMBP) sektoreetako itzuleraren adierazlean; aldiz, bigarren postuan gelditu da Energia seguru, garbi eta eraginkorraren (ENE) eta garraio adimendun, ekologiko eta integratuaren (TRS) adierazlean.

 

Momentuz, 371 euskal erakundek (294 enpresa, horietatik % 78a ETEak) parte hartu dute Europako programa horretako  I+G+B-ko 1.091 jardueratan, eta 689,9 milioi euroko itzulera lortu dute.  Emaitzak bikainak dira, kontuan izanik oso programa lehiakorra dela eta oso arrakasta-tasa txikia duela.

 

Era berean, aipagarria da Tecnalia Research and Innovation Fundazioak nazio mailako bigarren postua lortu duela, I+G+B-ko 276 jardueratan parte hartu duelako, horietatik 55etan koordinatzaile gisa. Hain zuzen, bera da proiektu gehien lideratu dituen erakundea.

 

Lotutako albisteak

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Euskadik  eta  Egiptok  bien  arteko  lankidetza  ekonomikoa  indartu  dute  Egiptok  Espainian  duen  enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.