4.0 industria eta nazioartekotzea, Wolcoren estrategia berriaren bide-orriak
Konpainia bizkaitarrak, soluzio teknologiko digitalen inplementaziora eta nazioartekotzearen aldeko bere apustua areagotzera bideratutako bere plan estrategiko berria martxan jarri du.
Ebaketa erremintak fabrikatzen dituen Wolcok 2020rako bere plan estrategiko berria gauzatzen hasi da. Berton, bere lehiakortasuna hobetzearekin erlazionatutako arloak, biltzen dira, hala nola 4.0 industriaren soluzioen inplementazioa eta nazioartekotzearen aldeko apustu handiago bat.
Neurrietako lehena lantzeko, entitate bizkaitarrak, denbora errealean datuak biltzeko sistema bat instalatuko du ekoizpen-fabrikan, baita aeronautika fabrikazio lerroa berriztu ere.
Nazioarteko merkatuen esplorazioari dagokionez, Wolcok, Mexikoko Querétaro estatuan 600 metro koadroko instalazio bat martxan jartzea aurreikusia du, 2018 urtea bukatu baino lehen.
Iturria: Empresa XXI
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.