400 gaztek eskuratuko dituzte Global Training bekak, enpresa-praktikak egiteko atzerrian
30 urtetik beherako gazteek zortzi bat hilabeteko egonaldia egingo dute atzerrian prestakuntza eta esperientzia jasotzeko
400 gaztek eskuratuko dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak, SPRI Taldeak Basque Trade and Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez egin duen deialdiari esker. Global Training bekak nazioartean mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezibestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Aurten aurrekontua 4,12 miloi eurokoa izango da.
Beka programa hau Euskadik hazten jarraitzeko behar duen talentua sortzeko ekintzen artean kokatzen da. Empresek pertsona prestatuak behar dituzte eta esperientzia honek Euskadiko gazteei behar dituzten gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen die, nazioarteko ingurune multikultural batean aritzeko aukeraren balio gehigarriarekin.
Programa honek atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko aukera ematen du, enpresa edo erakundeetan ordaindutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta noski.
Beka hauen bokazioa kanpoan barneratutako gaitasun eta ezagutza Euskadira ekartzea da eta atzerriko egonaldia luzatzen duten gazteen kasuan berriz, dauden tokitik euskal ekonomiaren interesak defendatzeko laguntzaile izatea.
Global Training beka hauen aurrekontua honela banatzen da:
- 400 beka emango dira, hilabetero 1.400€ gordineko dotazioarekin eta 6 hilabeteko iraupenarekin.
- Entitate kolaboratzaileentzat plaza bakoitzeko gestio gastuetarako 1.000€ko zenbatekoa
- 40 orduko formazio gastua, bekadun bakoitzeko.
- Bekadunen segurua ordaintzeko: bidaia / mediku zerbitzuak
Gutxienez 6 eta gehienez 12 hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak 8 hilabetekoak izango dira batez beste.
Onuradunek aurretik 40 orduko prestakuntza jasoko dute, eta emango zaien laguntzarekin garraioa eta sei hilabeteko ostatua, mantenua eta bestelako gastuak (adibidez, bisatuak) ordainduko dituzte. Laguntza berdinak emango dira jomugak gorabehera. Horrez gain, programak laguntza medikoa eta istripu eta bidaietarako asegurua ematen dizkie bekadunei.
Laguntzen hartzaileak izango dira goi-mailako prestakuntza (graduak, lizentziaturak nahiz Lanbide Heziketa) duten 30 urtetik beherako gazteak, B1 edo B2 ingeles maila dutenak. Praktikak egingo dituzte enpresa edo erakundeetan, hilean 1.400€ inguruko poltsa batekin.
Nazioarteko mugikortasun programaren parte den Global Training beka programak aukera ematen die gazteei prestakuntza profesionala jasotzeko atzerrian, praktika ordainduak eginez beren espezialitate akademikoari egokitutako enpresa edo erakundeetan.
Entitate laguntzaileak
Global Training bekak mota honetako nazioarteko mugikortasuneko programa formatiboetan esperientzia dun entitateen laguntzarekin kudeatzen dira.
Edizio honetan hauek izango dira:
Fundacion Novia Salcedo | 60 beka |
Ikaslan + AFM | 60 beka |
Euskal Ganberak | 40 beka |
EHU / UPV | 60 beka |
U Deusto + MU | 60 beka |
Garapen + Fomento SS | 60 beka |
HETEL + Confebask + Adegi | 60 beka |
Entitateek honako lanak egiten dituzte:
- Formazio praktika onenen bilaketa nazioarteko enpresa zein erakundeetan, non gazteek esperientzia praktikoa izateko aukera izango duten
- Deialdiaren eta aukeraketa prozesuaren ardura, Euskal Nazioartekotze Agentziarekin koordinazioan.
- Haserako formazioa gazteak nazioarteko esperientzia honetarako prestatzeko.
- Bekadunen eta enpresa hartzaileen jarraipen eta babesa bekak irauten duen denbora guztian.
- Azken txostenaren erredakzioa, bekadunen formazio emaitzekin eta euren esperientzien bildumarekin.
Edizio honetako destinoak
Aurkeztu diren eskaintzak aztertuta, aurten ere, Global Training 2019ko deialdiko bekadunek 5 kontinenteetako 51 herrialde ezberdinetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute. Bakar batzuk aipatzearren, Microsoft, Harvard Medical School, ONU Mujeres, PNUD edo CAF eta abar.
Hautagaitzak aurkezteko epea uztaila eta iraila bitartean izango da. Azaroan jasoko dute hautatutako bekadunek formazioa, eta hilabete horretan bertan hasiko dira bekadunak euren lan-guneetara bidaiatzen.
Lotutako albisteak

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa