Additout crea un sistema basado en inteligencia artificial para la principal universidad de Dublín
Eraldaketa digitala Nazioartekotzea
Albisteak 7 iraila, 2020

Additout enpresak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat sortu du Dublingo unibertsitate garrantzitsuenerako

Enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duen, arazoak konpontzeko eta informazioa automatikoki emateko. 

Additout euskal enpresak UCD Dublingo unibertsitate nagusia osatzen duten pertsonei arreta emateko zerbitzu berri bat jarri berri du martxan. Bertan, 40.000 pertsona inguru bizi dira, ikasleen eta langileen artean. Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) kokatuta dagoen enpresa bizkaitarrak hizkuntza naturala ulertzeko sistema bat erabili du, zeinak hainbat hizkuntzetan era guztietako galderei erantzuna ematen laguntzen duenarazoak konpontzeko eta informazioa automatikoki emateko. 

Unibertsitateak 130 hektarea baino gehiago hartzen dituen campus bat du Irlandako hiriburuaren hegoaldean. 2.000 pertsona baino gehiago bizi dira campusean bertan, eta, guztira, 40.000 pertsonak parte hartzen dute unibertsitatearen bizitzan. Haien informazio-beharrak izugarriak dira, eta, horregatik, ezinbestekoa da erantzunak automatizatzea. 

Hor sartzen da jokoan 2013tik hainbat sektoretarako aplikazio pertsonalizatuak garatzen dituen enpresa hau, bere teknologiaren bidez soluzioak ematen. Konpainia bizkaitarrak urteak daramatza unibertsitate honekin lanean, informazioa ematen duten tresnak bermatuz, hain zuzen ere. Zerbitzu mapa interaktibo batekin hasi ziren (haien zerbitzu guztiak barne hartzen dituena eta, aldi berean, trafikoaren egoera denbora errealean bezalako datuak ere biltzen dituena), eta orain erantzun-sistema automatizatu berri bat dute. “Duela bost urte sistema bat ezarri genuen, baina hizkuntza naturalaren eremua izugarri aldatu da, eboluzio bat eman da, eta sistema berri aurreratuago bat sortu dugu”, azaldu du Iñigo ArgaluzakAdditouten CEOak eta euskal enpresa honen sortzaileak. 

Sistema berriak hainbat hizkuntza ulertzeko eta askotariko gaiei erantzuteko gaitasuna du. “Hainbat modutan planteatutako gai berdin bati erantzun zuzenak emateko gai da”, azpimarratu du Argaluzak. Leiho bateko kristala hautsita dagoela ikusi eta gero zer egin behar den galdetu daiteke, edo baita unibertsitatean berandu arte ikasten dutenentzat ematen den gaueko eskolta-zerbitzua eskatu ere, erantzun guztiak sisteman daude. 

Erantzunak emateaz gain, sistemak beharrak entzuteko gaitasuna ere badu: software honetan erantzunik ez duen informazioa eskatzen denean, posta elektroniko bidez ematen da informazio hori. Aldi berean, eskaera aztertzen da, eta gai horri buruzko informazioa sartzea erabakitzen da, sistemak ‘ikas’ dezan eta erantzun automatizatu berriak izan ditzan. Hori da, adibidez, koronabirus pandemia berriaren eta unibertsitate honek Covid-19 gaixotasunaren aurrean dituen zerbitzuei lotutako informazio guztiaren kasua. Horren ondorioz, sistema Irlandako campusean dauden pertsonen benetako beharrizanei lotuta dago erabat. 

Unibertsitatetik hasita erizainen ezagutzara ailegatuta 

Additoutek beste sektore batzuetarako irtenbideak ere garatu ditu, hala nola osasun-sektorerako. Ildo horretan, hizkuntza naturala prozesatzeko teknologietan oinarritutako sistema bat garatu du Salusplayrentzat, erizaintzako profesionalei egunerokotasunari buruzko galderak egiten laguntzeko. ‘Bot ‘bat da, eta datu-base zientifikoek duten balio eta informazio berarekin erantzuten du, baina, Additoutek adierazi duenez, “askoz azkarrago da, eta online” egiten du. Erabili ahal izan duten lehen erizainak, hain zuzen ere, Bizkaiko Erizainen Elkargo Ofizialekoak izan dira, eta helburua zerbitzua Estatuko beste leku batzuetara zabaltzea da. 

Gaur egun, euskal enpresa honek Euskadin eta beste herrialde batzuetan ditu bezeroak, hala nola AEBetan eta Irlandan. Konponbideak askotariko sektoreetan ezartzen dira, hezkuntza-esparrutik manufaktura-enpresetara, osasun-erakundeetara edo talentua kudeatzen duten enpresetara. Ezberdintasun horren aurrean, “gure proiektu guztiek komunean dutena balio-ekarpenean oinarritzen direla da. Ekarpen hau, kasu guztietan, TI (teknologia-informazioa) sistemen eremuko hainbat elementu integratzetik eta erabilgarritasun maila handia gehitzetik sortzen da“, zehaztu du Argaluzak. 

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.