Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 18 Marzo, 2025

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Munduko industria aeroespazialik handiena da Estatu Batuetakoa, honako arrazoiak direla eta: lan indar oso kualifikatua, hornidura-kate sendoak eta gobernuaren babes handia. 2023an 955 mila milioi $-eko salmentak sortu zituen, aurreko urtean baino % 7,1 gehiago, eta AEBko BPGaren % 1,6 ordezkatu zuen. Dena den, baditu erronkak, hala nola hornidura-katearen etenak, presio inflazionista eta mundu mailako lehia. Nolanahi ere, eskariak altua izaten jarraitzen du. Hala, kontratazioa % 4,8 hazi da eta soldatak batezbesteko nazionala baino % 50 altuagoak dira.

Aireko trafikoa berreskuratzea eta MRO arloko aukerak

AEBko aireko trafikoa nabarmen suspertu da

2023an 850 milioi bidaiari zenbatu ziren, eta 2023 eta 2025 artean handitu egin ziren flotak: 1.300 hegazkin berri baino gehiago. Hazkunde horrek bultzada eman dio mantentze-lanen, konponketen eta berrikusketen merkatuari (MRO); 16.700 milioi $-ean baloratuta dago merkatu hori. Digitalizazioak, Adimen Artifizialaren bidezko mantentze-lan prediktiboek eta biki digitalek aukera berriak ekarriko dituzte baliabideak optimizatzeko eta jarduerarik gabeko sasoiak murrizteko.

Abiazio-sektoreko fabrikatzaileak eta konpetentzia

Boeing eta Airbus enpresak gailentzen dira AEBko aireontzien fabrikazioan, baina Boeingek kalitatearekin eta segurtasunarekin lotutako arazoak izan ditu, eta horrek kalte egin dio haren ospeari. Jet pribatuen eta helikopteroen arloan, Textron, Gulfstream eta Sikorsky enpresak daude buruan. Motorren merkatuari dagokionez, General Electric eta CFM International daude buruan, baita Honeywell eta RTX ere. Material arinen berrikuntza eta erregaiaren eraginkortasuna bilatzen dituzte enpresek, kostuak eta emisioak murrizteko.

Abiazio-sektoreko berrikuntza eta aukerak

Teknologia berriak txertatzen ari da sektore aeroespaziala; adibidez, hiriko aire-mugikortasuna (UAM) aireratze eta lurreratze bertikaleko ibilgailu elektrikoekin (eVTOL), erregai jasangarriak eta hidrogeno bidezko propultsio alternatiboa. 3D inprimatzea eta automatizazioa ere aireontzien ekoizpena eta mantentze-lanak eraldatzen ari dira. AEBk ingurune mesedegarria eskaintzen du segmentu horietan inbertitzeko, pizgarri fiskalak dituztelako eta hub industrial giltzarriak daudelako Washingtonen, Texasen, Floridan eta Kansasen.

Sektore espazialaren hazkundea eta aukera teknologikoak

Komunikazio-sateliteen garapenan eta urruneko behaketan aukera handiak

Estatu Batuetako sektore espazialak mundu mailako lehen postuan egoten jarraitzen du. Gobernuak 73 mila milioi $-eko inbertsioa egin zuen 2023an, eta 694,86 mila milioi $-eko merkatua aurreikusten dute 2030erako. SpaceX gailentzen da jaurtiketa orbitaletan; 2024an 138 jaurtiketa egin zituen. Blue Origin eta Maxar dira hurrengoak. Aukeren artean daude komunikazio-sateliteen garapena eta urruneko behaketa, baita jaurtiketa orbitaleko ibilgailuen eskari gorakorra ere. Ekoizpenaren eta jaurtiketaren gune giltzarriak dira, esaterako, Kalifornia, Texas eta Florida.

AEBetan hedatzeko estrategia, datuak eta aholkularitza

SPRI eta Basque Trade & Investment-en lanean dihardugu euskal enpresek nazioarteko merkatuetako aukera onenak aprobetxa ditzaten. Hau bezalako txosten sektorialen, joeren analisien eta merkatu-azterketen bidez, erabakiak hartzea erraztu eta zure hedatze-estrategiak definitzen laguntzen dizugu. Gainera, misio komertzialak antolatzen ditugu eta nazioartekotzea bultzatzeko laguntza garrantzitsuak eskaintzen dizkizugu.

Hil honetan, AEB-en muga-zergetan espezializatutako helpdesk bat jarri dugu martxan, eta aduana-araudiei buruz dituzun zalantzak argitzeko eta AEBko merkaturako sarbidea optimizatzeko funtsezko baliabidea da. Jarri gurekin harremanetan behar duzun edonoiz.

SPRIren buletinera harpidetu eta jaso ezazu sektore estrategikoei, hazten ari diren merkatuei eta zure negoziorako funtsezkoak diren ekitaldiei buruzko informazio eguneratua.

 


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Lotutako beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Hazkunde  ekonomiko  apalak  eta  tentsio  globalek  2025eko  lehen  seihilekoa  baldintzatuko  dute

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.