Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Aerobladek mini-eolika eta itsas eolika gehitu du bere eskaintzara, bere zerbitzuak are gehiago dibertsifikatzeko asmoarekin

Energia eolikoan espezializatutako enpresa 2015ean haize-sorgailuentzako palen diseinatzaile eta fabrikatzaile izatetik, sektore eoliko osoan zerbitzua eskaintzera pasa zen.

Aeroblade energia eolikoan espezializatutako enpresa da, eta ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu produktuaren bizi-zikloaren edozein momentutarako: piezen diseinuak, parke eolikoak eraispena… “Energia produkzioarekin, errendimenduaren optimizazioarekin eta parke eolikoen operazio eta mantentze-lanetarako aholkularitza estrategikoarekin lotutako zerbitzuak ere eskaintzen ditugu”, azaldu du Oscar Lois Vidal Aerobladeko ingeniaritza arloko zuzendariak. Enpresak bi lantegi ditu Arabako eta Bizkaiko teknologia-parkeetan.

Bere lan-arlo nagusia ingeniariadiseinua den arren, enpresak 2015ean ekoizpena dibertsifikatzea eta soilik aerosorgailuen palen fabrikatzaile eta diseinatzaile izateari uztea erabaki zuen. Gaur egun, enpresa nazionalak eta nazioartekoak ditu bezero, makinak diseinatzen eta fabrikatzen dihardutenak, parke eolikoen jabeak, mantentze-enpresak… 15 urte hauetan, Aerobladek Europako herrialde gehienetan egin ditu proiektuak, Estatu Batuetan, Brasilen, Txinan edo Hego Korean. 

Gainera, enpresa azken aldian mini-eolikoaren sektorean abiatu da, 1,MWra arteko autokontsumorako soluzioa, partikularra zein arlo industrialean. “Herrialde batzuetan, beharrezkoa izango da. Ez du zentzurik izango parke eoliko handi zentralizatuak edukitzeak; aitzitik, kontsumo-tokietatik hurbil instalazio txikiak banatzearen alde egingo da. Somatzen ari garenez, horrelako aerosorgailuen merkatu-eskaria dago, eta uste dugu energia berriztagarrien garapenaren zati bat norabide horretan joango dela”, ingeniaritzako zuzendariak dioenez. 

Aerobladek FLOAT & M proiektuan parte hartzen du, itsas eoliko flotatzailearen esparruan soluzio berritzaileak garatzeko ekimena. “Proeiktu honetan gaude, Aerobladeren lan-taldean ezagutza sortzeko, baita beste enpresetan ere. Merkatua hazten denean prest egon nahi dugu goraka ari diren instalazio horiei euskarria emateko”, aurreratu du Oscar Lois Vidalek. Proiektu hau SPRI Taldearen Hazitek programak finantzatzen du. 

Aerobladek ALMA izeneko plataforma digital bat ere garatu du, bezeroek beren aktibo berriztagarriak kudeatu ahal izan ditzaten, bai egitura-mailan, bai energia-eraginkortasunari dagokionez. Etorkizunari begira, enpresak mini-eolikoaren eta itsas eolikoaren merkatuan garatzen jarraitu nahi du, baita plataforma digitala indartu eta bere bezeroekiko harremana sendotu. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bioosasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko 

Lotutako albisteak

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

Optimus3Dk  neurrira  egindako  gailu  medikoak  landuko  ditu  Gregorio  Marañón  ospitalearekin  batera

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.