Arantxa Tapia eta Ainhoa Ondarzabal
Elkarrizketak 15 maiatza, 2018

Ainhoa Ondarzabal: “Atzerrian lehiatzeko, produktu bereizi bat eskaini behar da”

"ekainean martxan egongo da Washingtoneko bulego berria"

 

 

Basque Trade & Investment, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia Berria, Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Nazioartekotze Planaren konpromisoetako bat da. Erakunde hori sortuz euskal administrazioaren baliabideak integratu eta indartu  nahi izan dira, enpresei nazioarteko proiekziorako babesa emateko. Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendari Ainhoa Ondarzabal da aurten 22 milioi euroko aurrekontua kudeatuko duen agentzia horren arduradun nagusia.

 

Elkarrizketa Expansión egunkarian.

 

– Jarraitu behar al dugu enpresak konbentzitzen ulertu dezaten merkatua hor daukatela zain?

Uste dut kontua ez dela konbentzitzea, baizik eta laguntzea eta inspiratzea. Gauzak asko aldatu dira, zeren duela 15 urte, Administrazioa horrelako laguntzak ematen hasi zenean, gure herriko ETE gehienak ez zeuden nazioartekotuta. Orduan behar zituzten zerbitzuak eta gaur egun behar dituztenak guztiz desberdinak dira.

– Eta zer eskatzen diote enpresek Administrazioari?

Gaur egun balio erantsiko zerbitzuak eskatzen dituzte, oso pertsonalizatuak eta beren premiei oso egokituak. Besteak beste, eskatzen dute enpresako diplomazia korporatiboa, organismoekiko harremanak, eta sektore-herrialdeetako aukerak identifikatzea, erabakiak hartzeko behar adinako aurrerapenarekin. Horiek dira fase helduenean dauden edo dagoeneko jomuga-herrialdeetan kokatuta dauden enpresen erronkak.

– Enpresa batek hiru fase igarotzen ditu atzerrira irteteko prozesuan; sendotze eta ezarpen fasean dauden enpresetara zuzenduko zarete gehienbat?

Denei lagunduko diegu, baina batez ere hazten ari direnetan zentratuko gara, inpaktu gehiago izateko enplegu sorkuntzan eta garapen ekonomikoan. Plan estrategikoan analisi bat egin da, elkarrizketak eta inkestak egin dira, eta emaitza bezala esan liteke nazioartekotuen daudenak direla gehien hazten direnak.

 

– Ezarpen produktiboak lehenetsi behar dira merkataritza ezarpenen gainetik?

Uste dut ezarpen produktiboak oso lotuta daudela jarduera motarekin.

Badaude zerbitzuak ematen dituzten enpresak edo startupak, produkzio ezarpenik izango ez dutenak, baina guretzat garrantzitsua da horiek ere nazioartekotzea. Horietako asko atzerrira irteteko bokazioarekin sortzen dira, eta hasieratik bertatik esportatzen dute.

– Atzerrira irteteko erabakia aztertzen hasten direnean, zeintzuk dira enpresek beren buruari jartzen dizkioten hesi handienak?

Ez dut uste enpresa guztiek nazioartekotzeko premiarik dutenik eta ez dut uste denek atzerrian saldu behar dutenik.  Garrantzitsua da aldez aurretik analisi bat egitea. Adibidez, oso zaila da Alemanian sartzea, hango fabrikatzaile batek egiten duen produktu bera egiten baduzu prezio berean. Eta horrelakoak gertatzen dira. Produktu bereizi bat eskaini behar da atzerriko merkatuetan lehiakor izateko.

– Orduan, garrantzitsua al da konpainiaren tamaina?

Badaude oso txikiak diren ETE batzuk, behar adina baliabide ez dutenak, hau da, ez daukatenak ez denborarik ez profesional kualifikaturik horrelako jarduerak bultzatzeko. Horretarako daukagu merkataritza ganberekin batera kudeatzen dugun Profex programa. Programa horrek profesional partekatuak eskaintzen dizkie txikiak izateagatik pertsona bat kontratatu ezin duten enpresei, eta profesional horiek enpresa bat baino gehiagoren nazioartekotzea bultzatzen dute.

– Beste formula batzuk ere badaude, adibidez, beste enpresa batzuekin aliatzea edo partzuergoak osatzea, ezta?

Bai, eta bat-egite horiek sustatu eta dinamizatu nahi ditugu. Bada beste adibide interesgarri bat, Basque Country Lizitazioak plataforma, enpresei laguntzen diena organismo multilateralek finantzatzen dituzten proiektuetan parte hartzen; esparru interesgarria da, baina oso konplexua. Oso pozik gaude lortutako emaitzekin, eta enpresa eta sektore arteko lankidetzaren eredu garbia delako, lau kluster baitauzka atzean: energia, mugikortasuna, eraikuntza eta ingurumena.

– Adimen lehiakorreko unitatea antena bat izango da beste merkatu batzuetako aukerak detektatzeko?

Unitate pentsalaria izan nahi du, informazio adimentsua identifikatu eta landuko duena, eta sektore-herrialdeetako aukerak detektatuko dituena behar adinako aurrerapenarekin, enpresek erabakiak hartzeko astia izan dezaten. Baina, aldi berean, agentziaren barruan sortuko den informazio guztia jaso eta aztertuko du. Horri esker posible izango da etorkizuneko ekintzak diseinatzea.

– Zeintzuk dira euskal enpresentzako lehentasunezko merkatuak?

Hiru lehentasun maila definitzen ditugu. Lehen mailan sartzen diren herrialdeek harreman komertzial handia dute gurekin, gure enpresa asko dituzte bertan kokatuta, eta hazkunde potentzial handia dute. Eta herrialde horiek dira Alemania, Erresuma Batua, Italia, Estatu Batuak, Txina eta Mexiko. Bigarren mailako merkatuetan ere -esaterako, Brasil, India eta Kolonbia- badaude euskal enpresen ezarpenak, baina sistema juridiko konplexuagoak dituzte. Eta hirugarren mailakoak dira oraindik euskal enpresen ezarpenik ez dutenak, baina hazkunde potentzial handia dutenak, hala nola, Maroko, Japonia, Hego Korea eta Peru.

 

Bulego berriak Milanen eta Washingtonen

Nazioartekotze agentzia sortu denetik, organismo berri horren menpe gelditu da SPRIren sare komertziala, zeinak bulego berri bat izango baitu laster Milanen. Horrez gain, datorren hilean handitu egingo da Euskadik Estatu Batuetan duen presentzia. “Baliabideak indartu nahi ditugu, eta ekainean martxan egongo da Washingtoneko bulego berria, Jaurlaritzak duela hainbat urtetatik New Yorken duenarekin batera lan egingo duena” dio Ainhoa Ondarzabalek. Horrela, Basque Trade & Investment agentziak 30 profesional izango ditu urtearen amaieran bere egoitza nagusian, eta beste 25 atzerriko sarean. “Helburutzat daukagu urtero bulego berri bat irekitzea. Zerbitzua eman nahi diegu gure enpresei, eta egon nahi dugu ez bakarrik behar gaituzten tokian, baizik eta baita ere gure ustez behar gaituzten lekuan”.

Lotutako albisteak

Irizar  Forge,  mende  bat  garabietarako  kakoetan  espezializatuta
11/03/2025 Nazioartekotzea

Irizar Forge, mende bat garabietarako kakoetan espezializatuta

Enpresak egoitza Lazkaon du eta bere produktu sofistikatuak 60 herrialdetara esportatzen ditu. Gainera, bere merkatua hainbat sektoretara zabaldu du, off shorera, adibidez.

Asier  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Iddermanek  eski-sektorerako  zinta  garraiatzaile  estaliak  diseinatu  eta  fabrikatzen  ditu  Legution
07/10/2024 Nazioartekotzea

Iddermanek eski-sektorerako zinta garraiatzaile estaliak diseinatu eta fabrikatzen ditu Legution

Arabako enpresak azpiegitura mugikor horietatik zazpi kilometro baino gehiago instalatu ditu orain arte Europan, Asian eta Estatu Batuetan

JAZ-Zubiaurrek  mendeurrena  bete  du  eskuila  metalikoak  fabrikatzen  eta  komertzializatzen,  eta  65  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  du
19/09/2024 Nazioartekotzea

JAZ-Zubiaurrek mendeurrena bete du eskuila metalikoak fabrikatzen eta komertzializatzen, eta 65 herrialde baino gehiagotara esportatzen du

Gipuzkoako ETEa estatuko merkatuko liderra da eta lurzoruak tratatzeko 3.000 erreferentziazko produktutik gorako gama handia eskaintzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.