Ainhoa Ondarzabal, directora general de Basque Trade & Investment,
Ainhoa Ondarzabal, directora general de Basque Trade & Investment
Elkarrizketak 3 apirila, 2023

Ainhoa Ondarzabal (BT&I): “Lehentasuna eman nahi diogun merkatu estrategikoetako bat da Japonia”

Euskadi-Japonia 2023k euskal enpresen eta Japoniako herrialdearen arteko harreman ekonomiko-komertzialak bultzatzea du helburu, sinergia garrantzitsuak dauden sektoreetan, hala nola automobilgintzan, energia berriztagarrietan edo makina-erremintan.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, Basque Trade & Investment,  eta Japoniako Enbaxadak 2023 aukeratu dute Euskadi-Japonia urte gisa, “bi herrialdeen arteko harremanak bultzatu eta sustatzeko eta Japoniako eta Euskadiko enpresen arteko sinergiak garatzea da helburu nagusia” Ainhoa Ondarzabal, Basque Trade & Investment erakundeko zuzendari nagusiak zehaztu duenez. 

Jardueren programa martxoaren 29an hasi zen Euskadi-Japonia ekitaldiarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan izan ziren Japoniako enbaxadorea eta Japoniako elkarte eta enpresetako ordezkariak. 

2022an, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bulego berri bat ireki zuen Tokion, “Eusko Jaurlaritzak merkatu horrekin duen konpromisoa erakusteko”, Ondarzabalek nabarmendu duenez. Ildo horretan, BTIko zuzendariak azpimarratu du “Euskadik garapen potentzial oso handia du Asiako merkatuan, eta hor aurkeztuko dira aukerarik onenak datozen urteetan. Hain zuzen, arreta jarri eta lehentasuna eman nahi diogun merkatu estrategikoetako bat da Japonia”. 

Euskal industriarentzat estrategikoak diren sektoreei dagokienez, Ondarzabalek baieztatu duenez, “askotariko aukerak daude askotariko sektoreetan, baina guretzat ere oso estrategikoak dira: automobilgintzaren sektorea, energia berriztagarrien sektorea, batez ere energia ´offshore’ flotatzailea”. Gainera, “makina-erremintaren sektorea eta automobilgintzaren sektorearen elektrifikazioa bat datoz. Hor azpiegitura guztiak berritzeko aukerak agertuko dira”, Ondarzabalek ondorioztatu duenez. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

Lotutako albisteak

Irizar  Forge,  mende  bat  garabietarako  kakoetan  espezializatuta
11/03/2025 Nazioartekotzea

Irizar Forge, mende bat garabietarako kakoetan espezializatuta

Enpresak egoitza Lazkaon du eta bere produktu sofistikatuak 60 herrialdetara esportatzen ditu. Gainera, bere merkatua hainbat sektoretara zabaldu du, off shorera, adibidez.

Asier  San  Millán  (Siderex):  “Deskarbonizazioa  eta  emisioen  murrizketa  ezinbesteko  helburuak  dira  lehiakorrak  izaten  jarraitzeko”
26/02/2025 Nazioartekotzea

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”

Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Loco  Polo:  “Hauxe  da  zerotik  hasita  sortu  dudan  eta  urte  gehien  dituen  proiektua”
13/02/2025 Nazioartekotzea

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”

Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez

Iddermanek  eski-sektorerako  zinta  garraiatzaile  estaliak  diseinatu  eta  fabrikatzen  ditu  Legution
07/10/2024 Nazioartekotzea

Iddermanek eski-sektorerako zinta garraiatzaile estaliak diseinatu eta fabrikatzen ditu Legution

Arabako enpresak azpiegitura mugikor horietatik zazpi kilometro baino gehiago instalatu ditu orain arte Europan, Asian eta Estatu Batuetan

JAZ-Zubiaurrek  mendeurrena  bete  du  eskuila  metalikoak  fabrikatzen  eta  komertzializatzen,  eta  65  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  du
19/09/2024 Nazioartekotzea

JAZ-Zubiaurrek mendeurrena bete du eskuila metalikoak fabrikatzen eta komertzializatzen, eta 65 herrialde baino gehiagotara esportatzen du

Gipuzkoako ETEa estatuko merkatuko liderra da eta lurzoruak tratatzeko 3.000 erreferentziazko produktutik gorako gama handia eskaintzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.