Arantxa Tapia sailburua, Londresen.
Nazioartekotzea
Albisteak 3 urria, 2019

Arantxa Tapia sailburuak euskal enpresei dei egin die, Brexitaren ondoko egoera txarrenaren aurrean kontingentzia-planaren babesa izan dezaten

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Erresuma Batuan posizionatu nahi du, inbertsioak erakarri eta merkataritza-izaerako lankidetza berriak irekitzeko

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Erresuma Batuan posizionatu nahi du, inbertsioak erakarri eta merkataritza-izaerako lankidetza berriak irekitzeko

SPRI Taldearen Invest unitateak, Financial Timesekin elkarlanean, topaketa bat sustatu du Londresen, Euskadiko industria- eta teknologia-ekosisteman interesa duten hamabi bat enpresa britainiarrekin

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak lan-jardunaldia antolatu du, eta hitzaldia bikoitza izan da Erresuma Batuko hiriburuan, enpresa britainiarrekin eta euskal enpresetako profesionalekin.

 

Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko harremanaren politika- eta ekonomia-egoera berria argitzeko hilabete baino gutxiago geratzen denean, Eusko Jaurlaritzak erabaki du bere estrategia biziagotzea, Euskadik Londresen duen posizionamendua indartzeko eta merkatu interesgarritzat eta lagunkoitzat aurkezteko, bai inbertsio berriak erakartzeko, bai enpresa- eta merkataritza-izaerako elkarlan berriak irekitzeko.

 

Euskadiko ekonomiarako lehentasunezko merkatuetako bat da; euskal esportazioen % 6,8 hartzen du, eta 500 enpresa daude esportazio-jarduera horren eraginpean. Londresen, Arantxa Tapia sailburuak ohartarazi du ezinezkoa dela Brexitak gure merkataritza-jardueran izango duen eragina neurtzea, baina honako hau esan du: “lehen mailako edozein gertakari historikotan bezala, neurria eman behar dugu eta unea iristen denerako prest egon behar dugu”.

 

Aliantza berriak ehuntzeko eta Euskadira inbertsioak erakartzeko jardunaldia

Egoera berria izango da euskal enpresarentzat, baina enpresa britainiarrak, aldi berean, aliantza berriak ehundu beharko ditu. Hori dela eta, SPRI Taldearen Inbertsioen Erakarpen Unitateak (Invest in the Basque Country) exekuzio-topaketa antolatu du Financial Timesen egoitza prestigiodunean; bertan, Euskadi intereseko helmugatzat aurkeztu da, Europako etorkizuneko inbertsioetarako.

 

Tapia sailburuak, Nick Greenwood konsul britainiarrarekin batera, bi ordu inguru mintzatu da automobilgintzako, aeronautikako, bioteknologiako eta ehungintzako enpresetako zuzendariekin, besteak beste. Saioaren izenburua honako hau izan da: “Expanding investement in the BasqueCountry: Strategies for Business Growth post-Brexit”, eta helburua izan da Euskadi Brexitaren ondoko egoeran merkataritza-harremanetarako Europara jotzeko ate gisa posizionatzea.

 

Euskadiko ekosistemaren industria-ahalmena aztertzeaz gainera, Tapia elkarlanean jarduteko prest agertu da; izan ere, Britainiako merkatua –esan du– lehentasunezkoa da eta izaten jarraituko du gure enpresentzat eta gure ekonomiarentzat. Honako hau nabarmendu du: “erabateko borondatea izan behar dugu, herrialde gisa, merkataritza-arloan elkarlanean jarduteko”.

 

Enpresei kontingentzia-planak areagotu ditzaten dei egitea

Eusko Jaurlaritza jakitun dago nolako errealitatea bizi duten euskal enpresek egoera horretan, eta, horrela, Londresen dagoela aprobetxatu du, Euskadiko profesionalekin batu eta aurrez aurre ezagutzeko nola bizitzen ari diren gertakari hori arlo profesionalean eta pertsonalean.

 

Topaketa SPRI Taldeko Basque Trade and Investment-eko Bulegoak antolatu du Londresen; Ingeniaritza Mekanikoko egoitzan izan da. Horren bidez, Euskadik bi urte hauetan Brexitak euskal enpresetan duen eragina gutxitzen laguntzeko zabaldu dituen aholkularitza- eta laguntza-mekanismoak berrikusi dira.

 

Tapia sailburuak berriz ere esan du “benetako ordua heltzen ari dela”, eta “erne egoteko eta erantzukizunez jarduteko” eskatu du, “arrakastaz erantzuteko etor daitekeen egoera berriari”.

 

2017an, Eusko Jaurlaritzak erakundeen arteko batzordea eratu zuen; bertako buru da Lehendakaria bera. Batzordearen helburua da Brexitaren bilakaeraren etengabeko segimendua egitea eta dagozkion neurriak hartzea. Harrezkero, BTIren merkataritza-bulegoa ireki zuen Londresen, Brexitari buruzko aholkularitza orokorreko eta sektorialeko enpresa-topaketak sustatu ditu, www.brexit.eus tresna gaitu du eta Brexitari buruzko ikastaro berezia eman du UPV/EHUko Udako Ikastaroetan.

 

Era berean, Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik 25 milioi euroko finantzaketa-ildoa abiarazi dugu, fenomeno horren ondorioz zailtasunak dituzten euskal enpresa guztiei laguntza emateko.

 

Jardunaldi osoan zehar, sailburuarekin batera Javier Zarraonandia Industriako sailburuordea, Álex Arriola Spri Taldeko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal Basque Trade and Investmenteko zuzendaria, Marian Ibarrondo Invest in the BC Unitateko arduraduna eta Pablo Fano BTIren Erresuma Batuko Bulegoko merkataritza-ordezkaria izan dira.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.