Atzerrian egonaldia eta enpresa praktikak finantzatzen dituzten 400 Global Training beken izenematea zabaldu da
Batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin, 30 urtetik beherako gazteek formazioa jasoko dute eta atzerrian lan esperientzia izateko aukera izango dute, hilean 1.400 euroko beken bidez.
Helburua da atzerrian esperientzia hartzea, edozein kontinentetako herrialdeetan eta sektore anitzetan
Izenemate epea uztailaren 16an amaituko da, eguerdiko 12tan, eta informazio gehiago www.euskadi.eus webgunean eskuratu daiteke
Edizio honetarako hautatutako entitate laguntzaileen bidez Eusko Jaurlaritzak 400 Global Training bekak eskuratzeko izenemate epea zabalik du.
Gutxienez 6 hilabeteko bekak dira eta gehienez urtebetekoak izan daitezke, eta entitate laguntzaileek eginiko eskaintzari erreparatuz, batez beste 8 hilabetekoak izango dira, entitate hauek eskaintzen dituzten luzapenei esker.
Bekak, goi mailako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteei bideratuta daude (lizentziatuak edo Lanbide Heziketako ikasketak). Enpresa edo entitateetan praktikak egingo dituzte hilero 1.358 euro inguruko poltsa ekonomikoarekin.
Aurten 7 dira entitate laguntzaileak:
- Fundación Novia Salcedo, 60 beka
- AFM elkartea, eta Ikaslan; 60 beka
- HETEL elkartea, Txorierri Politeknikoa, Confebask eta Adegi; 60 beka
- Garapen elkartea eta Donostiako Sustapena; 60 beka
- UPV-EHU; 60 beka
- Deustu eta Mondragon Unibertsitateen elkartea; 60 beka
- Euskal Ganberak; 40 beka
Mugikortasun profesionaleko praktikak nazioarteko enpresetan egingo dira, horietako asko lehen mailakoak eta sektore ezberdinetakoak. Honek diziplina profesional anitzetan hezkuntza aukera oso ezberdinak eskaintzen dizkie gazteei.
Aurreko edizioetan Brasil, Mexiko, Amerikako Estatu Batuak, Txina, Japon eta beste hainbat herrialdeetan egin dira praktika hauek.
Izenemate epea uztailaren 16an itxiko da (eguerdiko 12.00tan) eta aukeraketa prozesua aipatutako entitate laguntzaileen esku geratuko da.
Interesa duten gazteek entitate kolaboratzaile bakar baten bidez egin beharko dute izen ematea, eta informazio gehiago entitate laguntzaileen bidez jaso ahal izango dute edo Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez
Lotutako albisteak

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak
Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Mikel Jauregi: “Eusko Jaurlaritzari dagokiola Euskadiko enpresei segurtasuna eta ziurtasuna eskaintzea”
Sailburuak "enplegua eta aberastasuna sortzeko Euskadiko enpresek egiten duten lana" balioan jarri du, enpresari eta ekintzaileen figurari prestigioa emateko beharra aldarrikatuz

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Elkargik tamaina bikoiztu du, enpresa txiki- ertainen finantza erakunde gisa finkatuaz
2024an, 1400 enpresa ingururi eman die laguntza, eta gaineratu egitean da ia 11.300 enpresetarako indarrean duen finantziazioari, zeintzuek 38.500 milioi euroko fakturazioa duten eta 250.000 enplegu baino gehiago ordezkatzen dituzten.