Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 1 apirila, 2025

Australia, merkatu estrategikoa energia, teknologia eta garraio arloetan euskal enpresentzat

Australia lehentasunezko merkatua bihurtu da Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-estrategian. Ekonomia sendoa eta merkatu heldua dituen herrialdea da, baina euskal enpresen presentzia mugatua du oraindik. Hala ere, haren erakargarritasuna sektore estrategikoetan eskaintzen dituen negozio-aukerei esker mantendu da.

Negozio aukerak Australian 2025

Txosten honetan ageri dira Euskadiko enpresek negozio-aukerak are gehiago aprobetxa ditzaketen sektoreetako batzuk

Merkatu hau sakon aztertzeko, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak Australiako merkatuaren ezaugarriak eta aukera-sektore nagusiak aztertzen dituen txostena landu du. Horien artean nabarmendu behar dira energia berriztagarriak, elektrizitatearen transmisioa eta banaketa, medikuntzako gailuak eta trenbide-industria.

Australia oso merkatu garrantzitsua da, bai industriaren tamainagatik eta bere BPGagatik, bai gaitasun teknologikoagatik eta horrek susta ditzaken aliantzengatik. Orain gutxi egindako Basque Traderen azterketa batean, hainbat arrisku- eta aukera-adierazle kuantifikatu ziren, eta Australia zen mundu mailako herrialderik interesgarrienetako bat.

Herrialdeak dituen aukerak esportazioen bidez zein tokiko inbertsioen edo lankidetza-hitzarmenen bidez gauzatu daitezke.

Energia berriztagarriak Australian

Australiako energia berriztagarrien sektorea garrantzizko eraldaketan murgilduta dago, elektrizitate-eskarian izandako hazkundeak eta iturri jasangarrien aldeko trantsizioak bultzatuta. Energia berriztagarrietan instalatutako gaitasuna 18 GWekoa zen 2015ean eta 2035ean 185 GWera igotzea aurreikusi da. Hazkunde horren barruan, garrantzi handia du eguzki-energiak, izan ere, 2015ean 4,5 GWeko gaitasuna zuen eta 2035ean 128 GWera igaroko dela kalkulatu da, herrialdeko irradiazio handiaren eta teknologia fotovoltaikoan izandako aurrerapenaren eraginez.

Ildo horretan, energia eolikoak ere bilakaera nabarmena izango du, 4 GW 2015ean eta 44 GW 2035ean, eta 2030etik aurrera lehorreko zein itsasoko proiektuak garatuko dira. Gainera, hidrogenoa sektore estrategikotzat azaleratzen ari da, eta 2050ean 23.890 ktpa-ko eskaria izan dezake, zati garramtzitsu bat esportaziora bideratuz. Testuinguru honetan, turbinetarako osagaien fabrikazioan, ingeniaritzan eta hidrogenorako azpiegitura eta logistika soluzioetan espezializatutako euskal enpresek negozio-aukerak aurki ditzakete herrialde hartan.

Elektrizitatearen transmisioa eta banaketa

2050era bitarte transmisio-azpiegituren 10.000 km beharko direla aurreikusten da

Australiako elektrizitate-sarearen modernizazioa ere intereseko eremua da. Energia-eskariaren hazkundeak, energia berriztagarrien integrazioak eta garraioaren elektrifikazioak inbertsio-planak bultzatzera behartu dute Australiako gobernua, hala nola, “Rewiring the Nation” programa, ia 20.000 milioi dolarrekoa, edo “Integrated System Plan” delakoa, 2050era arte transmisio-azpiegitura berrien 10.000 kilometro eraikitzea aurreikusi duena.

Ekimen horiek aukerak ekar ditzakete osagaien horniduran, laguntza teknikoan eta EPC proiektuen gauzatzean diharduten enpresentzat.

Gailu medikoak eta Australiako osasun-sistemak

Australian, osasungintzako gastua handi samarra da, eta azken urteotan gora egin du, % 21 handitu baita 2022 eta 2023 artean.

Australiako osasun-sistemak osasun-estaldura unibertsaleko eredu bati jarraitzen dio, eta gobernu federalaren eta estatu, lurralde eta tokian tokiko gobernuen arteko elkarlanak bideratzen du. Medicare sistemak osasun-zerbitzu gehienak doan edo kostu txikian eskuratzeko aukera ematen die australiarrei, eta osasun-aseguru pribatuek aukera gehigarriak ematen dituzte. Sistema arreta segurua, eraginkorra eta eskuragarria emateko moduan egituratuta dago. Osasungintzako profesionalen sare handi batek dihardu bai osasun fisikoko zerbitzuetan, bai osasun mentalekoetan.

Medikuntzako gailuen merkatua ere herrialdean etengabeko hazkundean dagoen beste sektore bat da, eta % 7ko urteko igoera aurreikusi zaio, 2028an 9.200 milioi dolarrera iritsi arte. Igoera hau tratamenduen arloko berrikuntzak eta osasun-sektorean egindako inbertsioen hazkundeak bultzatu dute, eta honek gero eta eskaera handiagoa eragin du osasun-ekipamenduaren esparruan. Ildo horretan, merkatu-nitxoak daude medikuntza-fluidoen ekoizpenean, erabilera bakarreko tresna laparoskopikoetan, hemostasia-produktuetan, zigilatzaileetan eta zauriak zaintzeko materialean. Era berean, osasun-arloko soluzio digitalen gorakadak urruneko monitorizazio-gailu eta telelaguntza-plataformen garapena erraztuko du, eta euskal industriak teknologia aurreratua gehi dezake eremu horietan

Tren-sektorea Australian

Trenbideen arloan, Australiak munduko sarerik zabalenetakoa du, eta herrialdea azpiegitura-proiektu garrantzitsuetan murgilduta dago, Sydneyko metroa, Inland Rail eta Melbourne Suburban Rail Loop kasu. Ekimen horien helburua hiriko trenbide-sareak zabaldu eta modernizatzea da, garraio-gaitasuna hobetuz eta sistema automatizatuak txertatuz.

Australiako trenbide-industria, neurri handi batean, teknologia eta osagai aurreratuen inportazioaren mende dago, eta hau benetako aukera izan daiteke seinaleztapenean, trenbide-kontrolean eta trenak kontrolatzeko Europako sistemarekin (ETCS) bateragarria den gurpildun materialaren fabrikazioan esperientzia duten euskal enpresentzat.

Australia, Euskadirako ate berria

Eusko Jaurlaritzak, Basque Trade & Investmenten eta SPRI Taldearen bidez, enpresen nazioartekotzearekiko konpromisoa sendotu du tresna berrien, sektoreko azterlanen eta gero eta sendoagoa den kanpo-sarearen bidez. Sydneyn bulego komertzial berria irekitzeak Euskadiko industriarentzat aukera berriak zuzenean detektatzea ahalbidetuko du garrantzi handiko merkatuan: Australian.

Bulego horrek, txosten honez gain, beste azterlan espezifiko batzuk ere argitaratu ditu, hala nola Australiako trantsizio energetikoari edo berriztagarriei buruzko ekimen berriei buruzkoa. Horiek informazio baliotsua eskaintzen dute merkatuaren aldaketei aurre hartzeko eta benetako aukerak detektatzeko energia, garraioa edo osasuna sektoreetan, besteak beste.

Ahalegin hori estrategia zabalagoaren baitan dago eta beste argitalpen batzuk ere jasotzen ditu: Energia Eolikoaren Behatokia, T&D Behatokia edo Negozio Aukeren Nazioarteko Behatokia, adibidez. Euskadiko enpresentzako potentzial handiko merkatuei eta sektoreei buruzko informazio eguneratua eskatzen dute.

Gainera, Basque Trade & Investmentek eta SPRIk nazioartekotze-prozesua bultzatzeko laguntza-programak jartzen dituzte enpresen esku, merkatu berrietara sarbidea izaten, proiektuak garatzen edo aliantza estrategikoak sortzen laguntzeko.

Laguntza, azterlan, merkatuko albiste eta zure enpresarentzako aukera berri horien berri izan nahi baduzu, SPRIren informazio-buletinean izena ematea gomendatzen dizugu.

 


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Zerikusia duten beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
16/04/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren azken edizioan argitu duenez, hazkunde ekonomikoa Estatu Batuetako merkataritza-politikaren gogortzeak markatuko du, beste faktore batzuen artean.

Maroko,  Ipar  Afrikako  automobilgintzaren  hub  estrategiko  nagusia
10/04/2025 Nazioartekotzea

Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Afrika iparraldeko automobilgintzaren sektorea aztertu du, euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak barne.

AEBko  industria  aeroespaziala:  hazkundea  eta  erronkak
18/03/2025 Nazioartekotzea

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

Ezagutu  Inplantalariak:  zure  enpresaren  eraldaketa  digitala  egiteko  zure  laguntza

Ezagutu Inplantalariak: zure enpresaren eraldaketa digitala egiteko zure laguntza

SPRIren doako aholkularitza teknologikoko programa honek Euskadiko mikroETE-en eta autonomoen trantsizio digitala errazten du, eraginkortasuna, jasangarritasuna eta errentagarritasuna hobetzeko haien digitalizazio-prozesuan zehar laguntza emanda.

Brasilgo  industria  siderurgikoari  buruzko  txostena:  funtsezko  merkatua  euskal  enpresentzat

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat

Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.

Hornitzaile  teknologikoen  Inplantalariak  zerrenda,  eraldaketa  digitalerako  gakoa

Hornitzaile teknologikoen Inplantalariak zerrenda, eraldaketa digitalerako gakoa

Adituek konektagarritasunari, zibersegurtasunari eta produktibitatearen optimizazioari buruzko soluzioak eskaintzen dituzte, negozio bakoitzaren behar espezifikoetara egoki daitezen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.