Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 17 ekaina, 2020 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Automobilgintza COVID-19 Behatokia, bigarren txostena

Pandemiaren ondoren oraindik erabat suspertu ez den arren, automobilgintzaren sektorea bultzada hartzen ari da berriro, eta eskualde askotan ekonomiaren trakzio-industria nagusietako bat da.
Robots en una línea de fabricación de automoción.
robotic arms in a car plant

Herrialde gehienetan murrizketak arintzen ari direnez, maiatzean automobilen salmentak hobekuntza zantzu batzuk erakusten hasi dira.

Hala ere, aurreikuspenak zuhur mantendu dira, eta sektorearen susperraldi mailakatuak, erritmo desberdinetan, zailtasunak izan ditzake (etenik gabeko hornidura-kateak, finantza-arazoak dituzten hornitzaileak, eskaintza mugatzen duten modelo atzeratuen merkaturatzeak).

Gainera, birusaren berragertzearen arrisku-faktoreak handiak dira oraindik leku batzuetan, merkatuak berriro blokeatzeko aukerarekin.

Horrekin guztiarekin, IHS Markiten azken aurreikuspenen arabera, ibilgailu arinen salmenta globalak 69,2 milioi unitate izango dira 2020an, 2019an baino % -23 gutxiago, gutxi gorabehera (guztizko balioetan, -20 milioi unitate, COVID-19aren aurreko mailekin alderatuta).

Ventas globales de vehículos ligeros

Eskualdeka banakatuta, Txinarako perspektibak, gehienek baino lehenago ireki ondoren, Europarako eta AEBetarako baino positiboagoak dirudite, baina epe laburrean Txinak ere ez ditu berreskuratuko pandemia aurreko salmenta-itxaropenak (-1,89 milioi unitate 2023an, urte hasierako forecast-ekin alderatuta).

Ventas globales de vehículos ligeros por regiones

Ibilgailu Arinen Ekoizpena

GLOBALA 2020 vs 2019: -20% eta -25% artean

  • Urte osorako, hainbat iturriren arabera, ekoizpen-bolumen globalak -%20tik -%25era jaitsiko dira, 2019ko balioekin alderatuta.
  • Produkzioan berreskurapena mailakatua izango da, eta ez nahitaez lineala.

EUROPA 2020 vs 2019: -24%

  • Europari dagokionez, egungo egoeraren ziurgabetasuna dela eta, 2020an ibilgailu arinen ekoizpena -%24 inguru jaitsiko dela aurreikusten da, eta ez da oso probablea aurreko urteko bolumenak 2023ra arte gainditzea.

IPAR AMERIKA 2020 vs 2019: -21%

  • Ipar Amerikan, geldialdi luzeek urtearen lehen erdirako planifikatutako 2.8 milioi ekoizpen-unitate suntsitu dituzte. Fabrikazioaren abiadura motelagoak eta eskari txikiagoa kontuan hartuta, litekeena da 2020 osoko ekoizpena 2019an baino 3.4 milioi unitate txikiagoa izatea, ia % 21eko murrizketa.

Comparativa de la producción de vehículos ligeros en Norteamérica entre 2019 y 2020

Ibilgailu Elektrikoen Merkaturatzea

Ibilgailuen salmenta eta ekoizpenean berehalako eraginaz gain, pandemiaren ondorioz, fabrikatzaileek ibilgailu elektrikoak merkaturatzeko planak berrikusi beharko dituzte.

2026ra arte ibilgailu elektrikoen merkatu nagusiei erreparatuz gero, atzerapenak antzeman dira Estatu Batuetako programetan, eta beste lurralde batzuetan ordea, bultzada argia ikus dezakegu.

Comparativa de los lanzamientos de vehículos eléctricos entre US, China y EU5


128 Electric Vehicle launched planned across the EU5

Europako Batzordeak ez ditu 2020rako CO2 helburuak berrikusi. Asmoa, berreskurapen prozesuan dagoen ekonomia inbertsioen bitartez indartzea da, bakarrik ibilgailu elektrikoetarako diru-laguntzak eskainiz.

86 Electric Vehicle launched planned for China
Txinan, estatuak eta hiriek beren araudia eta erosteko laguntzak aldatu dituzte, batez ere energia berriko ibilgailuetarako (NEV), industria suspertzeko helburuarekin. “Txina 6” nazio osoan ezartzeko erabakia sei hilabetez atzeratu da 2021eko urtarrilera arte.

50 Electric Vehicle launched planned for US
Martxoan, erregaiaren ekonomiako estandarren arau nazionalaren berrikuspena amaitu zuen AEBk. 2026ra arte, aldez aurretik ezarritako % 5eko urteko hobekuntzarekin alderatuta erregaiaren aurrezpenean % 1,5eko urteko hobekuntza behar du.

Automobilgintzaren industriaren egungo egoera maila globalean sakonago ezagutu nahi baduzu, sektore honi buruzko datu zehatzak biltzen dituen txosten osoa kontsultatzera gonbidatzen zaitugu.

Automobilgintza behatokiko bigarren txostena deskargatu (gazteleraz)

Automobilgintza behatokiko bigarren txostena eskatu. Laster bidaliko dizugu posta elektronikoz.

Gune honetako pribatutasun politika onartzen dut.

Lotutako albisteak

Canadá Informe 28 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Kanadako sektore aeroespaziala hazkunde-bidera itzuli da eta indarra berreskuratu du
Irakurri gehiago
13 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTraderen Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiak aurreratu duenez, munduko merkataritza % 2,5 hobetuko da 2024an
Irakurri gehiago
CANADÁ Informe 6 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Industria aeroespaziala eta energia berriztagarriak, Euskadirentzat aukera gehien duten Kanadako sektoreen artean
Irakurri gehiago
Observatorio Informal 23 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade-ren Nazioarteko Behatokiak 2024rako munduko hazkunde ekonomiko egonkorra aurreikusten du, %2,4 ingurukoa
Irakurri gehiago
energía eólica observatorio 16 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade behatokiak energia eoliko flotatzailearen munduko merkatuaren hazkunde esponentziala aurreikusten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak