Automobilgintzako euskal enpresak Japoniara joan dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik
SPRI Talderi atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Japoniarako negozio-misio batean parte hartu du automobilgintza sektoreko euskal enpresekin, lankidetza-ildo berriak eta negozio eta merkatuko aukera berriak bilatzeko asmoz. Misioa Lantek, Gestamp eta Fagor Ederlan enpresek osatu dute, MIEko prefekturan ezarrita dagoen Gestamp enpresarekin batera.
Ekimen hau Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak MIEko prefekturako Gobernadorearekin iaz sinatu zuen akordioari atxikita gauzatu da, izan ere, akordio hartan lankidetzan jarduteko interes handiko sektoretzat jo ziren fabrikazio aurreratua (automobilgintza, aeronautika, manufaktura, 4.0 Industria, robotika eta automatizazción) eta bioteknologia, besteak beste.
Hiru egun hauetan, lehen mailako lantegiak eta MECT2019 azoka bisitatu eta B2B bilerak egin dituzte japoniar enpresekin. GIFU eta MIEko Gobernadoreak harrera egin die euskal enpresei.
Horren harira nabarmendu behar da, azaroaren 7an eta 8an, MIEko Gobernadoreak Euskadi bisitatuko duela. Honen agendan, topaketa instituzionalekin batera, in situ egin beharreko bilerak aurreikusi dira AIC, Gestamp eta ITPrekin, besteak beste.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.