B-WOMENIN Global Meeting & Expanding-ek bere jardunaldiei hasiera eman die, eta eremu profesionalean emakumeen lidergoak duen garrantzia azpimarratzen du
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 saioak maiatzaren 29an hasi ziren Donostian. Ekimen hau Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) enpresa-nazioartekotzearen arloan berdintasunezko gizartea sustatzeko hartutako konpromisoaren ondorioz sortu da.
Basque Trade & Investmenteko, (BasqueTrade) erakundeko Eusko Jaurlaritzaren SPRI Taldearen barruan dagoen enpresa nazioartekotzeko agentziako kontseilari delegatua den Ainhoa Ondarzabalek, ireki zuen topaketa. Gure enpresak nazioartekotzeko funtsezko roletan emakumezko figuren presentziak duen garrantzia azpimarratu zuen: “Meeting & Expanding, izenak adierazten duen bezala, ezagutzak nahiz konexio eta sare profesionalak ezagutzeko eta zabaltzeko sortu da”.
Programak sei hilabete iraungo du, eta saioak azarora arte luzatuko dira. Hainbat gai jorratuko ditu, nazioarteko enpresa-arloan dituzten bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzten emakumeen eskutik.
Bertan izan ziren Idoia Izeta, Digitalentuneko Managing Partnerra; Iratxe Zuluaga, Merytronic eta Ariadna Grid-eko zuzendari eta bazkidea; Kristina Apiñaiz, Arabako Industria Ingeniarien Elkargoko dekanoa; eta Marije Zabaleta, Orkli Group-eko finantza-zuzendaria. Guztiek erakundeen zuzendaritzan duten esperientzia pertsonalak partekatu zituzten, erresilientziari, entzute aktiboari eta lidergoaren enpatiari buruzko beren ikuspegia emanez., z.
Elkarrizketaren moderatzailea Jurdana Izagirre izan zen, EE.UUko BasqueTraderen bulegoko zuzendaria, eta emakumeen lidergoaren hainbat alderdi jorratu zituen, hizlarien ibilbideetan elementu komunak identifikatuz. Mezurik nabarmenenen artean, emakumeen lidergoak lan-eremuan eragina izatearen garrantzia azpimarratu zen, erabaki-foroetan aurrera eginez. Era berean, “aukera berriak aprobetxatzeko ausartak eta proaktiboak izateko” beharra azpimarratu zen, bai eta gure harreman-sarea zabaltzearen garrantzia ere, ikuspegi eta esperientzia berriekin aberasteko.
Hizlariak bat etorri ziren nazioarteko merkatuetan entzun eta ikasi egin behar dela esatean, benetan gertatzen ari denera egokitzeko eta lidergo- eta negoziazio-estiloa doitzeko bezain iragazkorrak izanik.
Azkenik, STEAM profilen esparruan hezkuntzan dagoen arrakala kezkagarriari heldu zitzaion. Egoera horri aurre egiteko, hizlariek adin goiztiarretan jarduteko beharra nabarmendu zuten, baita Inspira STEAM bezalako programak ere, neskatoen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen saiatzen direnak, adin txikietatik hasita.
Hurrengo jardunaldia
Ekainaren 19an, programaren bigarren saioa antollatutko da Bilbon, enpresa-hazkundean nazioartekotzeak duen rol estrategikoari buruzkoa. Ikuspegi estrategikoari esker beren enpresek arrakasta izan dezaten lagundu duten beste lau emakumeren testigantzen bidez, nazioarteratzeak dituen erronkak eta aukerak ulertuko dituzte parte-hartzaileek.
Izen-emateak esteka honen bidez egin daitezke:
2. Saioa B-WOMENIN Global: Emakumeek garatutako nazioartekotzea
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.