B-WomenIN

B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean

BasqueTrade-k bultzatutako programak azkenaurreko jardunaldia antolatuko du azaroaren 20an Bilboko Merkataritza Ganberan

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa azaroaren 20an, asteazkenean, itzuliko da Bilbon antolatuko den bosgarren jardunaldiarekin. SPRI Taldearen barruan dagoen Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak bultzatutako ekimenaren helburu nagusia emakumeek enpresa-proiektuak nazioarteko merkatuetara hedatzeko duten zeregina indartzea eta ikusaraztea da.

“Proiektu berrien bultzada femeninoa” izenburupean, jardunaldi honetan oztopak hautsi eta proiektuak eremu globalera eraman dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak aurkeztuko dira. Oraingo honetan, Marta Prado Larburu, INCOTRANS eta DS4T-ko sortzailekidea eta CEOa, Marta Cantabrana 3C Metrology-ko bazkide sortzaile eta zuzendari nagusiak eta Matxalen Uriarte UNIVERSAL OMICSeko sortzaile eta CEOak hartuko dute parte ekimenean, merkatu globaletan aukerak identifikatzeko, beren sektoreetan berritzeko eta proiektuak gidatzeko moduari buruzko ezagutzak partekatuz.

Ekintzailetzaren bidean dauden erronkak eta ikaskuntzak aztertzeaz gain, jardunaldiak funtsezko trebetasunak garatzearen garrantzia azpimarratuko du, hala nola erresilientzia, egokitzapena eta aldaketa kudeatzeko gaitasuna. Ikuspegi horrekin, enpresa-proiektuen sorreran eta lidergoan emakumeek duten eragina ikusarazteaz gain, beste emakume batzuk munduko edozein sektore eta eskualdetan lidergo-rolak hartzera bultzatu nahi ditu programak.

Bosgarren saio hau B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” zikloaren aurreko lau saioei gehitu zaie. Horietan, nazioarteko karrera bat eraikitzeko erronkak eta aukerak, zeharkako konpetentzien garapena eta nazioarteko testuinguruetan negozioak egiteko modu ezberdinak jorratu dira, besteak beste.

Jardunaldi honetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta honako esteka honen bitartez egin daitezke:

https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/5o-saioa-b-womenin-global-nazioarteko-ikuspegia-duten-proiektu-berrien-emakumezkoen-bultzada/

 

Lotutako albisteak

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako  Batzordeak  altzairu  eta  metalen  industriaren  erresilientzia  bermatzeko  ekintza-plana  aurkeztu  du
25/03/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du

2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Euskadik  eta  Txinak  merkataritza-harremanak  indartu  dituzte  Yao  Jing  Enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Txinak merkataritza-harremanak indartu dituzte Yao Jing Enbaxadorearen bisitarekin

Jardunaldiak Txinako sektore estrategiko desberdinetako enpresen ordezkariak, Euskadiko kluster nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak bildu ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.