‘Basque Space Land’: Euskadik ‘Space2business’ Espazio Azokan parte hartu zuen
BasqueTrade, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, ‘Space2business’ espazio-azokan parte hartu du, ‘Basque Space Land’ euskal ekosistema espaziala aurkeztuz
Azoka Pragan izan da, Txekiar Errepublikako hiriburuan, azaroaren 28an eta 29an. Nazioarteko ekitaldi horretan, 30 herrialde baino gehiagotatik etorritako 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren. Jardunaldia Txekiako erakundeek antolatu zuten, Europar Batasuneko Kontseiluaren lehendakaritzaren ekitaldi nagusi bezala, EUSPAren (Programa Espazialerako Europar Batasuneko Agentzia) eta ESAren (Europako Espazio Agentzia) laguntzarekin.
BasqueTrade gunea Txekiar Errepublikako/Eslvoaquiako bulegoko talde profesionalak artatu zuen; bertan, HEGAN eta GAIA klusterren materialak eta EHU-UPV, OPTIMUS 3D eta AVS (Added Value Solutions). euskal erakunde zehatzen produktuak erakutsi ziren.
Ekitaldiak profesional asko bildu zituen; 70 kontaktu interesgarri baino gehiago egin ziren, eta horietatik Euskadin teknologia espazialak bilatzeko eskaera zehatzak sortu dira.
Lotutako albisteak

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak
Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz