Albisteak 31 urria, 2023

“Basque Talent” ekimenak talentuaren erronka Euskadi osorako erronka bakar eta komun gisa lantzen du

Dusseldorfen egin dute Be Basque Talent Conference

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIrekin elkarlanean, “Basque Talent” izeneko estrategia berria jarri du abian. Horren helburua da talentuaren erronkari aurre egitea garatu, leial bihurtu, erakarri eta harrera egin ahal izateko eta, hala, Euskadi osoan ekimen bakarra eta komuna sortzeko. Hori dela eta, “beharrezkoa da gai horrekin zerikusia duten eta horretan lan egiten duten eragile publiko eta pribatu guztiak lerrokatzea, enpresen beharren eta joeren abangoardian egongo den ekosistema sortzeko”.

Hala, urriaren 21ean, Be Basque Talent Conference (BBTC) izenekoa egin zen Dusseldorfen. SPRIren eta Bizkaia Talenten arteko lankidetzaren ondorioa da egitasmo hori eta talentua garatzea, atxikitzea eta erakartzea du xede.

BBTC networking egituratuko topaketa da. Bertaratutako euskal enpresetako ordezkarien eta parte-hartzaileen arteko tratu lasaiari eta gertukoari esker, konfiantzan oinarritutako ingurunean harreman profesionalak ezar daitezke.

Topaketa horiei esker, harreman profesional ugari sortu dira eta, horien bidez, gero lan-kontratuak edo enpresen arteko kolaborazioak egin dira. Gainera, egitasmo horren bidez, merkatu berriak ireki dira eta merkatuaren joerak eta teknologien eta prozesuen mota espezifikoen egungo egoera egiaztatu ahal izan da.

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adierazi zutenez, era horretako ekimen eta ekitaldiak funtsezkoak dira gure enpresak lehiakorrak izan daitezen, horretarako ahalik eta talentu onena izanda. Eusko Jaurlaritza ordezkatuz Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren sailburuordea, Estibaliz Hernáez izan zen (topaketaren irekiera ere berak egin zuen) eta, aldiz, foru-aldundiak ordezkatuz Ekonomia Sustapen departamentuetako arduradun gorenak izan ziren.

Hain zuzen ere, Euskadiko lehiakortasunerako eta ongizaterako presazkoa eta oso garrantzitsua den erronka da talentua eta hori lantzeko gobernu maila ugaritako erakundeek era askotako hainbat ekintza jarri dituzte abian dagoeneko. Azkenaldian, ordea, gure produkzio-egituraren dimentsioarekin (ez dugu ahaztu behar neurri txikiko enpresen presentzia oso handia dela) lotutako irizpideez harago joanda, Euskadik erakartzeko eta leial bihurtzeko gaitasunari dagokionez hobetzeko tartea duela egiaztatu dugu.

Basque Talenten jarduera-plana

Basque Talenten 2023rako jardueren planak gai horien inguruko hainbat ekimen jaso ditu. Hala, landutako alderdi horietako batzuk dira hauek: lanbide-heziketarekiko elkarlana sakontzea edo nazioarteko gure posizionamendua hobetzea.

Horretarako, eta SPRI Taldearen kanpoko bulegoen sarearen laguntzarekin, atzerrian 5 ekitaldi antolatu dira dagoeneko (Bostonen, Dublinen, Milanen, Copenhaguen eta Bruselan). Hemendik urte bukaerara bitarte, gainera, Alemaniako eta Erresuma Batuko hainbat hiritan beste 5 egitea aurrez ikusi dute (Dusseldorfekoa barne). Horretarako, tresna digital berriak erabiliko dira barneko kudeaketa hobetzeko helburuarekin ez ezik, baita “gure erakargarritasuna hobetzeko ere. Helburu horretarako, gainera, gure herrialdera lanera etortzeko interesa dutenentzako harrera-gidak eta plataforma espezifikoa diseinatzen ari gara”, adierazi du Sailak.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik  eta  Egiptok  bien  arteko  lankidetza  ekonomikoa  indartu  dute  Egiptok  Espainian  duen  enbaxadorearen  bisitarekin

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin

Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol  Pradales  lehendakariaren  arabera,  muga-zerga  berrien  aurrean,  “ezinbestekoa  da  Europak  ahots  bakarrarekin  erantzutea

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea

Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk  ezarritako  arantzel  berriak  direla  eta,  euskal  enpresei  arreta  goiztiarra  emateko  zerbitzua
03/04/2025 Nazioartekotzea

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua

Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako  Batzordeak  altzairu  eta  metalen  industriaren  erresilientzia  bermatzeko  ekintza-plana  aurkeztu  du
25/03/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du

2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.