Nazioartekotzea
Albisteak 7 maiatza, 2019

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Afrikara begira jarri da

Hegoafrika da euskal enpresentzat merkatu afrikarreko jomuga nagusia 204 proiekturekin

 

Hegoafrika da euskal enpresentzat merkatu afrikarreko jomuga nagusia 204 proiekturekin

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Intergune 2019 ekitaldian aipatu du Afrika negozio-aukera handiak eskaintzen dituen kontinentea dela euskal enpresentzat. Agustin Arostegik (Basque Trade Agentziako Adimen Lehiakorreko Unitateko zuzendariak) jardunaldi monografiko batean hitz egin du Afrikaren eraldaketa prozesuaz eta esan du geografikoki hain hurbil egon arren erabat ezezaguna dela euskal enpresentzat: “gaurko posizionamendua biharko negozioa izango da” aipatu du.  Bestalde, Juan Antonio Obregónek (Garapenerako Banku Afrikarreko ordezkariak) azpimarratu du Afrika “merkatu nagusi” bilakatuko dela epe ertainean, eta mila milioitik gora biztanle dituelarik, aukera handiak eskainiko dituela nekazaritza zein industrializazio sektoreetan.

Jardunaldia osatzeko, kontinente afrikarreko sektore eta herrialde desberdinetan lan egiten duten hiru euskal konpainiaren lekukotzak eskaini dira: Inkoa, Ulma Packaging eta Alegría Activity.

Agustín Arostegik orobat aipatu du Afrikako herrialde gehienak hazten ari direla, Europan dagoeneko ahaztuta dauzkagun hazkunde-mailekin. “Herrialde gaztea da, gero eta hobeto prestatuta dagoena eta premia handiak dituena garraio, energia eta azpiegitura arloetan. Eta euskal enpresak puntakoak eta oso lehiakorrak dira sektore horietan”. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lau aukera-eremu identifikatu ditu. Iparraldean, Marokotik Egiptoraino doan lurraldea. Herrialde horiek badituzte plan industrialak, beraizik zuzendurik daudenak automozio, garraio, oil&gas eta beste hainbat sektore bultzatzera. Bigarren eremua da Senegaletik Gaboneraino doana, non urtez urteko hazkunde garrantzitsuak dituzten, Nigeria delarik potentzia latente handiena. Hirugarren eremuaren gune nagusia Hegoafrikako Errepublika da eta halaxe uste dute, orobat, Hegoafrikan komertzialki interesaturik dauden eta laguntza eskatu duten 204 euskal enpresek. Horiez gain, laugarren eremu bat ere identifikatu da, non Kenyak eta Etiopiak trakzio indarra egiten duten 348 milioi biztanle biltzen dituen merkatu batean.

 

Afrika, mila milioi biztanle dituen jomuga

Juan Antonio Obregónek (Garapenerako Banku Afrikarreko ordezkaria) azpimarratu du Afrika “merkatu nagusi” bilakatuko dela epe ertainean, eta mila milioitik gora biztanle dituelarik, aukera handiak eskainiko dituela nekazaritza sektorean eta nekazaritzarekin lotutako industrializazioan, garraioan (eskualdeen sustapenerako faktore nagusi bat izango da) eta, batik bat, energia sektorean. Eta azken horrekin loturik, Obregónek adierazi du Bankuak energien ataria sortu duela, bertan jaso dituelarik proiektu guztiak, enpresa esleipendunak, araudiak, aukera berriak, finantzaketa, e.a.

Eskualdeen integraziorako eraiki beharreko azpiegiturei dagokienez (errepideak, portuak, aireportuak eta, maila apalagoan bada ere, burdinbideak), esan du premia horien %60 hiriguneetan daudela eta tokian tokiko erakundeek kudeatzen dituztela. Bankuak badu Funts bat udalerri horiei proiektu guztiak koordinatzen laguntzeko.

Nekazaritzako industrian irekiko den merkatuari dagokionez, Garapenerako Banku Afrikarreko ordezkariak azaldu du nekazaritzan, nekazaritzarako zerbitzuetan eta sektore horrekin lotutako industria laguntzailean espezializatutako industrialdeak eraiki direla Kenyan, Boli Kostan, Etiopian, Hegoafrikan eta beste hainbat herrialdetan.

Obregónen hitzaldiaren ostean euskal enpresaren lehen lekukotza entzun dugu. Inkoa enpresako ordezkariak, Lúa Legazpik, azaldu du euren jardueraren %50 inguru Afrikan egiten dela gaur egun. 2009an hara iritsi zenetik, euskal enpresak sei nekazaritza-gune, arrain-ustiapenerako gune bat eta nekazaritza eta artzaintzako gune bi abiarazi ditu. Garapenerako hainbat Laguntza Funtsen babesa jaso dute ekimenak gauzatzeko, besteak beste: negutegiak, ureztatze sistemak, makinak, tokiko arrainak ekoizteko putzuak, abeltzaintza, nekazaritzako produktuak, e.a.

Ulma Handling enpresako Nacho Ortizek logistika sektoreko “giltza eskuan” proiektu batean izandako esperientzia azaldu du: ekimenaren helburua zen Etiopiako hainbat aireportu txikitako ekipajeak tratatu eta kudeatzea, herrialde hartan baitago Afrika osoko aire-linea indartsuena. “Pixkanaka” sartu ziren eta gaur egun presentzia dute bederatzi aireportutan. Nacho Ortiz ados agertu da gainerako hizlariekin: “funtsezkoa da partner egoki bat aurkitzea arrakasta izateko”. Eta gogoratu du “pertseberantzia” dela gakoa.

Jardunaldia amaitzeko Iñigo Alegríaren lekukotza entzun dugu. Alegria Activity enpresako Frantzia eta Afrikako merkatuetako arduraduna da Iñigo. Enpresa hori mugikortasunaz baliatzen da komunikazio arloan lan egiteko; “urrunago goaz hurbilago egoteko” da konpainiaren leloa eta duela 15 urte iritsi zen Afrikara. Iñigok azaldu duenez, enpresak Parisen eta Ginebran duen presentzia funtsezkoa izan da Afrikako merkatura sartzeko, bi puntu horiek Afrikarekin duten lotura estuagatik eta harreman komertzial naturalagatik. Konpainia horrek zerbitzuak hurbiltzen ditu beste enpresa eta erakunde batzuk iristen ez diren jomuga geografikoetara eta merkeago eskaintzen ditu gainera. Bere autobus egokituek askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte: hezkuntza, banka, aisialdia, telefonia, mediateka mugikorrak, e.a.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.