Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 3,3 milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu euskal ETEak sustatzeko atzerriko merkatuetan
SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) ireki ditu euskal ETEei atzerrira irteten laguntzeko programak. Zabaldu eta Sakondu programek 2.500.000 eta 800.000 euroko aurrekontuak dituzte, hurrenez hurren.
Programa horien bidez laguntza emango zaie, batetik, oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia gutxi edo batere ez duten merkatuetan sartzeko eta, bestetik, laguntza emango zaie gutxi nazioartekotuta dauden enpresei atzerrian duten presentzia handitzeko eta nazioartekotze prozesuan zehar garapen jasangarria sustatzeko.
Hala, Sakondu programaren onuradun izan daitezke guztizko fakturazioaren % 50etik gorako esportazioak dituzten ETEak, baldin helburutzat badituzte merkatu haiek zeintzuetan beren negozio-zifra ez den iristen beren guztizko esportazioen % 25era. Aldiz, Zabaldu programaren onuradun izan nahi duten konpainiei eskatzen zaiena da beren esportazioek ez dezatela gainditu eskaera aurkeztu aurreko urteko fakturazio osoaren % 50.
Sakondu programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu enpresen gastuak arintzeko. Gastu horiek dira aholkularitza estrategikoaren eta operazionalaren arloan egin behar dituztenak eta kanpoko merkatuetan sartzeko egin beharrekoak, esan nahi baita enpresaren sustapenarekin eta antolamendu-egokitzapenarekin lotuta daudenak.
Diru-laguntza horien bidez ordaintzen zaizkie enpresei behar duten aholkularitza estrategiko eta operatiboa, patenteak eta markak erregistratzeko gastuak, azoketan erakusle gisa parte hartzeko kostuak, eta prospekzio, publizitate edo harreman publikoetarako bidaiak. Eskatzaileek bi eskaera egin ahal izango dituzte gehienez deialdi bakoitzean, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren % 50erainokoak izango dira, gehienez 45.000 euro enpresa bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 16an amaituko da, edo bestela, funtsak agortzen direnean.
Bestalde, Zabaldu programako dirulaguntzekin -hauek ere itzuli beharrik gabekoak- ordainduko dira aholkularitza, nazioartekotze plan bat, patenteak eta markak erregistratzeko kudeaketa-gastuak, azoketako parte-hartzea, eta prospekzio-bidaiak eta bestelako sustapen gastuak (publizitatea, harreman publikoak edo hedapen-materiala).
Enpresa bakoitzak hiru eskaera aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta dirulaguntza onartutako gastuaren % 50erainokoa izango da, 45.000 euroko mugarekin enpresa bakoitzeko. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da, edo bestela, funtsak agortzen direnean.
Lotutako albisteak

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Euskadik eta Txinak merkataritza-harremanak indartu dituzte Yao Jing Enbaxadorearen bisitarekin
Jardunaldiak Txinako sektore estrategiko desberdinetako enpresen ordezkariak, Euskadiko kluster nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak bildu ditu.