Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari
SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako enbaxadore Luis Guillermo Plata Páezen bisita jaso du astearte honetan (martxoak 29) Bilbon, eta enbaxadoreak mahai-inguru batean parte hartu du euskal enpresekin. Topaketa horretan, Luis Guillermo Plata Páezek Kolonbiako egoera ekonomikoa aurkeztu du eta informazio esanguratsua eskaini du hango balizko negozio-aukerei buruz.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek gogora ekarri du Kolonbiarekin urtetan mantendu den harreman komertziala, euskal enpresak Kolonbian duen irudi paregabea eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak herrialde hartan garatzen dituen jarduera ugariak. Lan horren emaitza bezala, harreman instituzionalen sare sendo bat ehundu da, zeinaren bitartez hainbat lankidetza-akordio gauzatu baitira, adibidez, Cundinamarca eskualdeko gobernuarekin sinatu dena. Horrez gain, enpresa arloan ere hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste webinarrak, misioak eta aukerak identifikatzeko ekitaldiak.
Kolonbiako enbaxadak adierazi du hurretik ezagutu nahi dituela euskal enpresen gaitasunak, batik bat konponbide eta zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzten ETEenak. Hala, ekitaldian parte hartu duten enpresek (hogei inguru) aukera izan dute euren erreferentziazko proiektuak eta esperientzia esanguratsuenak aurkezteko.
Kolonbia Euskadiren hirugarren bazkide komertziala da Latinoamerikan, eta euskal enpresen ezarpen gehien (90 konpainia guztira) dituen munduko bederatzigarren herrialdea. Euskal enpresen produkzio-ezarpen gehien dituen munduko seigarren herrialdea ere bada. Guztira 37 ezarpen daude (ezarpen komertzialak kontuan hartu gabe), horien % 65 Bogotan eta haren inguruko eskualdean, hots, Cundinamarcan.
Kolonbia da Basque Trade & Investment-en Enpresak Nazioartekotzeko Plan berrian espreski seinalatutako herrialdeetako bat, hala, areagotu egingo dira Kolonbiarekin merkataritza sustatzeko eta harremanak estutzeko jarduerak.
Lotutako albisteak

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan
Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak areagotu ditu, energia, industria eta finantza arloetako murrizketekin
Europar Batasuneko Kontseiluak hamaseigarren zehapen-sorta onartu du aste honetan, Ukrainaren aurkako etengabeko gerrari erantzunez

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta
Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean