Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Espainiako enbaxadorea, Mikel Amundarain sailburuordea, Txekiako Industria ministroa eta Ainhoa Ondarzabal, jardunaldian.
Albisteak 15 abendua, 2021

Txekiar Errepublikako ordezkaritza batek sektore aeroespazialeko negozio-aukerak aurkeztu ditu Bilbon

Industria sailburuorde Mikel Amundarainek azpimarratu egin du Euskadik eta Txekiar Errepublikak 2019tik hona garatu duten elkarlana

 

Txekiar Errepublikako ordezkaritza bat -Txekiako Industria ministroaren eta Espainiako enbaxadorearen buruzagitzapean- jardunaldi batean izan da Bilbon astearte honetan, sektore aeroespazialak euskal enpresei eskaintzen dizkien negozio eta inbertsio aukerak aurkezteko.

 

Txekiako industria-sareak aukera mordoa eskaintzen dizkie euskal enpresei, munduko herrialde bakarretakoa baita balio-kate integral bat duena hegazkinak eta hegazkin-motorrak osoki ekoizteko. Gainera, tradizio luzea du sektore horretan, bertako dozenaka fabrikatzailez osatua.

 

SPRI Taldeko Nazioarteko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) astearte honetarako antolatu duen jardunaldiak jarraipena eman dio iragan azarokoari, zeinetan sektore aeroespazialeko enpresen arteko lankidetza eta enpresentzako aukeren identifikazioa sustatu baitziren.

 

Mikel Amundarain Industria sailburuordeak eman dio hasiera jardunaldiari, nabarmenduz 30 euskal enpresa baino gehiago daudela kokatuta Txekiar Errepublikan. “Txekiako konpainia askok hornitzaileak aurkitu dituzte Euskadin, eta baditugu inbertitzaile txekiarrak, Euskadik berebiziko industria-kontzentrazioa daukalako Europan eta mundu mailako erreferenteak garelako hainbat sektoretan”.

 

Amundarainek gogorarazi du euskal erakundeen ordezkaritza bat Txekiar Errepublikan izan zela 2019an hainbat sektoretako elkarlanerako aukerak jorratzeko, euren artean sektore aeroespaziala, eta harrezkero hainbat ekitaldi antolatu dira sektore barruan lankidetza sustatzeko.

 

Jardunaldian parte hartu dute baita ere Ivan Jancarek txekiar enbaxadoreak   eta Martina Tauberova Txekiako Industria ministroak, eta Txekiako ordezkaritzak sektore aeroespazialari buruzko datuak eman ditu.

 

Ondrej Svab-ek, Txekiako Industria Ministerioko teknologia espazialen arloko arduradunak, azpimarratu du sektore espaziala estrategikoa dela bere gobernuarentzat, eta baduela 2025era arteko plan sektorial estrategiko bat. Bere esanetan, sektoreak 7,3 milioiko ekarpena egin zien Europako Agentzia Espazialari (ESA) 2009an, eta gaur egun kopuru hori 57,5 milioi eurokoa da. Gainera, gogorarazi du Txekiako industria aeroespazialak bere baitan biltzen dituela 50 enpresa eta 34 startup baino gehiago.

 

Petr Bares-ek, 2006an sortutako Txekiako Elkarte Espazialeko (CSA) presidenteak, adierazi du dagoeneko badirela 14 ETE sektorean, bezero dituztenak, besteak beste, Europako Agentzia Espaziala, Europako Defentsa Agentzia eta Txekiar Errepublikako Defentsa Ministerioa.

 

Ekitaldian, hamabost enpresa aeroespazial txekiarrek euren konpainien jarduera aurkeztu dute, balizko kolaborazioak edo inbertsioak egiten hasteko Euskadiko konpainiekin.

Lotutako albisteak

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek  eta  Euskadik  negozio-aukera  berriak  esploratuko  dituzte  energia  berriztagarrietan  eta  biozientzietan

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Europar  Batasunak  Errusiaren  aurkako  zigorrak  areagotu  ditu,  energia,  industria  eta  finantza  arloetako  murrizketekin
28/02/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigorrak areagotu ditu, energia, industria eta finantza arloetako murrizketekin

Europar Batasuneko Kontseiluak hamaseigarren zehapen-sorta onartu du aste honetan, Ukrainaren aurkako etengabeko gerrari erantzunez

Euskadik  Alemanian  duen  posizioa  indartu  du,  Bavaria  nazioartekotzeko  kanpamentu  nagusitzat  hartuta

Euskadik Alemanian duen posizioa indartu du, Bavaria nazioartekotzeko kanpamentu nagusitzat hartuta

Bavaria kanpamentu nagusirik egokiena da Alemanian euskal enpresentzat, hango enpresa-ekosistema dinamikorako sarbidea eta lankidetza-aukera estrategikoak lantzeko aukera eskaintzen dizkien heinean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.