BasqueTrade-k ibilbide-orri bat abiarazi du aurrera egiteko nazioartekotze eta genero-berdintasun binomioan
Emakumearen Nazioarteko Egunaren karietara, egin dugun azterlanaren emaitzak partekatu nahi ditugu. Azterlan horren helburua da genero-berdintasunaren egoera ezagutzea euskal enpresen nazioartekotzearen arloan eta horren azpian dauden arrazoiak ikertzea.
Ebidentziak erakusten du euskal enpresa esportatzaile eta multilokalizatuek lan-egitura desorekatua dutela generoari dagokionez, emakumeek langile guztien % 29 ordezkatzen baitute. Aldeak handitu edo txikitu egiten dira hainbat aldagairen arabera:
- Zuzendaritza Nagusietan dago genero-arrakala handiena: enpresen % 16k baino ez dituzte emakumeak euren zuzendaritzetan
- Zuzendaritza Taldeetan % 31,9 dira emakumeak (enpresen % 32k ez dute emakumerik euren zuzendaritza taldeetan)
- Enpresen % 21ak baino ez du emakumezko arduradun nagusi bat nazioartekotze arloan. Gainera, enpresa zenbat eta handiagoa izan edo zenbat eta nazioartekotuago egon, emakumeek orduan eta presentzia txikiagoa dute horrelako zereginetan.
- Nazioartekotze arloko zereginak dituzten pertsonei dagokienez, nazioartekotuta dauden euskal enpresek diote euren plantillaren % 19 enpresaren nazioartekotzean ari direla lanaldi osoan edo lanaldi partzialean, eta langile horien % 37 emakumeak direla, enpresako langile guztien artean %29 emakumeak direnean.
Emakumeek presentzia handiagoa dute hain estrategikoak ez diren edo erantzukizun gutxiago duten postuetan (beste batzuk: finantzak, administrazioa…), eta, aldiz, presentzia txikia dute diseinuan, garapen estrategikoan edo nazioarteko filialen arduradun gisa. Emakumeen presentzia nahiko positiboa da merkataritza-marketin arloan eta eremu geografiko/herrialdeko arduradun bezala, batik bat mikroenpresetan eta enpresa txikietan.
Hortaz, frogatuta geratu da badagoela segregazio horizontala (lan-indarra nagusiki genero konkretu batek osatzen duenean) eta baita ere segregazio bertikala /kristalezko sabaia (emakumeek zailtasunak dituztenean erantzukizun handiagoko lanpostuetara iristeko, nahiz eta kualifikatuta egon horretarako).
Desparekotasun horren arrazoiak bost faktoretan sailkatu dira: enpresaren egitura, enpresaren kultura, genero-estereotipoak, erantzukizunen gainkarga eta emakumezko hautagai eza. Bestalde, oraindik ere beharrezkotzat jotzen da enpresetan genero-berdintasunarekiko sentsibilitate handiagoa bermatuko duten ekintzak garatzea, genero-berdintasuna lehentasunezko ardatz bilakatu dadin enpresen estrategian.
Horregatik guztiagatik, Basque Trade & Investment-ek hainbat ekintza jarriko ditu martxan emakumeek euskal enpresetako nazioartekotze prozesuetan duten egoera hobetzeko, azterlan hau izan delarik aurreneko ekintza. Hemendik aurrera, eta nazioartekotzearen arloa ardatz hartuta, Ibilbide-orri bat abiaraziko dugu, aurrera egiteko enpresen kulturaren eraldaketan eta emakumeen ahalduntzean.
Esteka honetan deskargatu dezakezu ikerketaren txostena
Lotutako albisteak

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean
Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean
Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat
Basque Trade & Investment-ek, sektore estrategiko horren egungo egoera aztertzen du bere azken txostenean, merkatu horretan sartu nahi duten euskal enpresei informazio erabilgarria emateko edo bertan duten presentzia indartzeko.