BasqueTrade Brasil Exptariación Impatriación
Albisteak 22 abendua, 2023

BasqueTradek Atzerriratze Jardunaldia antolatu du Brasilen

Topaketan, aberriratze prozesurako gai fiskalak eta ondarezkoak landu ziren, bai eta Euskadira talentua erakartzeko aukerak ere

BasqueTraderen bulegoak herrialdean atzerriratuak bizi diren euskal herritar talde bat, lurraldean lan egiten duten enpresetako profesionalak eta Euskadin trebatu diren edo Euskal Herriarekin harreman esturen bat duten Brasilgo ikasleak bildu ditu Sao Paulon.

 

Topaketan, aberriratze prozesurako gai fiskalak eta ondarezkoak landu ziren, bai eta Euskadira talentua erakartzeko aukerak ere. Brasilgo Basque Traderen jarduerak aurkeztu ondoren, arduradunak gai horiekin lotutako hainbat material partekatu zituen:

 

  • Brasildik irtetea: Alderdi fiskalak eta ondarearen gaineko ondorioak Brasilen: zer egin behar da fiskalki herrialdetik ateratzen bada etorkizunean zerga/lege arazorik ez izateko eta, zergak ahalik eta modu eraginkorrenean berreskuratzeko.
  • Euskadin Aberriratzeko zerga-pizgarriak: zer pertsona eta nola atxiki daitezkeen Euskadik eskaintzen dituen abantailetara eta atzerrian bizi den talentuari.

BasqueTrade Brasil Exptariación Impatriación

Iñaki Ganbusek ‘Uria Menendez eta Cascione Abogados’ bulegoetako ordezkariek partekatutako ponentziak ere aurkeztu zituen, hurrenez hurren: ‘Euskadin Aberriratzeko dauden pizgarri fiskalak’ eta “Brasildik irtetea: alderdi fiskalak eta ondarearen gaineko ondorioak Brasilen”.

 

 

BasqueTrade bulegoa BRASILen
Av. Paulista 2.300, Andar Pilotis. Sl. 46/47
CEP 01310-300 Sao Paulo (SP)
+ 5511 2847 4591
igambus@basquetrade.eus

BasqueTrade Brasil Exptariación Impatriación

Lotutako albisteak

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako  Batzordeak  altzairu  eta  metalen  industriaren  erresilientzia  bermatzeko  ekintza-plana  aurkeztu  du
25/03/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du

2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.