Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Polonia eta Ukrainia

BasqueTradek Poloniako sektore aeroespazialarekiko lankidetza bultzatu du

B2B topaketen bidez, konexio-gune bat eskainiko du ekainaren 20an, Bizkaiko Parke Teknologikoan, Europa erdialdeko herrialdearekinharremanak izatea sustatzeko.
Polonia Misión Inversa

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresen nazioartekotzeko agentziak, B2B topaketa batzuk antolatu ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion, Poloniako Espazio Agentziak (POLSA) Euskadira egin duen goi-mailako enpresa-misioa dela eta.

Datorren ostegunean, ekainaren 20an, 9: 50etik 14:00etara egingo diren bilerek plataforma ezin hobea eskainiko diete espazio-sektoreari lotutako euskal enpresei, Europa erdialdeko herrialdeko enpresa bisitarien eta POLSAren beraren jarduera-eremuak ezagutzeko, harremanak ezartzeko eta etorkizunean lankidetza-aukerak esploratzeko.

Topaketa horietan parte hartuko duten erakunde poloniarren artean honako hauek daude: POLSA, ITTI, Sieć Badawcza Łukasiewicz – Przemysłowy Instytut Automatyki i Pomiarów PIAP, SENER Poland, N7Space, KP LABS,Baltic Orbital, Scanway, Cloudferro, Enformatic Systems Sp. z o.o., Creotech eta GMV Innovating Solutions SP. Z O.O, espazio-sektoreko espezialitateen sorta zabala osatzen dutenak,  ikerketa eta garapenetik hasi eta goi teknologiako manufakturara eta soluzio berritzaileetara arte.

Jardunaldiaren bidez, nazioarteko lankidetzak espazio-sektorean duen garrantzia azpimarratuko da, eta teknologia eta enpresa garatzeko bide berriak irekiko dira, Euskadiren eta Poloniaren arteko harremanak bultzatuz.

B2B topaketetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta lotura honen bidez egin daitezke.

 

Lotutako albisteak

Jornada Sectro BioSanitario 26 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Biosanitario-sektoreko euskal enpresek nazioarteko merkataritzaren erronkei heldu diete
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENINen bigarren saioak emakumearen garapen profesionalean nazioartekotzeak duen garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
Misión Inversa Polonia 21 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Poloniak lankidetza estutu dute espazio-industrian
Irakurri gehiago
Reública Checa - Chequia 18 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik deskarbonizazio-teknologiak aurkeztu ditu Moravia-Silesa eskualde txekiarrean
Irakurri gehiago
Australia 17 ekaina, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Australiako merkataritza-aukerak identifikatu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak