Basque Trade & Investmentek sektore aeroespazialeko behatokiaren lehenengo edizioa egingo du. Dokumentu horren helburua izango da Euskadiko enpresei merkatuaren bilakaerari buruzko informazio esanguratsua ematea.
Dokumentuak hegazkintza zibilaren eta MKBren merkatu nagusien egoera aztertzen du eta fabrikatzaile nagusien monitorizazioa ere jasotzen du.
Halaber, segmentu berrien garapenari buruzko informazioa eskaintzen du, hala nola aireko hiri-mugikortasunari eta hegazkintza jasangarriari buruzkoa.
Edizio honek 2023ko lehen seihilekoa jorratzen du eta arlo hauek barne hartzen ditu:
Hurrengo edizioan, espazioko merkatua aztertuko da eta hegazkintza zibilari eta MKBri dagokionez bigaren seihilekoan egin diren mugimendu eguneratuak jasoko dira.
Txosten osoa eskuragarri dago hala eskatzen duten euskal enpresentzat. Txostena jasotzeko, helbide elektroniko honen bitartez eskatu behar da: ilopez@basquetrade.eus
Aurkibidea HEMEN deskarga daiteke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?