Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea Estibaliz Hernáez, jardunaldian.
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B Nazioartekotzea
Albisteak 13 ekaina, 2019

Bio-osasun sektoreko 50 antolakundek beren ezagutzak partekatu dituzte Flandesen eta Euskadiren arteko Biotech topaketa batean

Antolatzaileak izan dira: Basque Health Cluster, Flanders Investment & Trade eta SPRI Taldea (Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez)

 

Antolatzaileak izan dira: Basque Health Cluster, Flanders Investment & Trade eta SPRI Taldea (Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez)

 

Flandesek eta Euskadik Bio-osasun arloko enpresa eta ikerketa arloetako esperientziak trukatu dituzte gaur, Bilbon, Basque Health Cluster, Flanders Investment & Trade eta SPRI Taldeak (Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez) antolatu duten “Flandesen eta Euskadiren arteko Biotech topaketa” ekitaldian. Topaketa hori Basque Health Cluster elkartearen urteroko Batzar Nagusiaren ondoren egin da, eta helburutzat izan du lankidetzak sustatzea bi eskualdeetako Bio-osasun sektoreko enpresen eta I+G-ko eta finantza arloko agenteen artean.

 

Belgikako enbaxadore Marc Calcoen-ek eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek inauguratu dute jardunaldia, non Euskadiko 50etik gora antolakunde elkartu diren Flandesko biotech sektorea ezagutzeko.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek eta Flanders Investment & Trade erakundeko kontseilari ekonomiko eta komertzial Tom Vermeulen-ek euskal antolakundeen esku jarri dituzte bi eskualdeetan nazioartekotze-jarduerei laguntzeko eskaintzen diren tresnak.

 

Jardunaldian parte hartu dute halaber Elisabeth Stes-ek (Flemish Institute of Biotechnology-ko nazioarteko harremanen arduradunak), Fernando Loscertalesek (Bank Degroof Petercam Spain-eko zuzendari nagusiak) eta Susana de Antoniok (Euronext Spain-eko zuzendariak), zeintzuek hizpide hartu dituzten beren antolakundeak eta euskal sektorearekin kolaboratzeko eskaintza.

 

Flandes Europako bioteknologiako gune garrantzitsuenetako bat bihurtua dago hainbat faktorerengatik, esaterako, badituelako unibertsitate eta ikerketa zentroz osatutako azpiegitura bat, azkar hazten ari den sektore bat, ingurune enpresarial abantailatsua eta garapen estrategiko bat.

 

Euskadin, Osasunaren biozientziak RIS3 estrategiaren barruko lehentasunezko espezialitate bat dira, eta sektore ekonomiko gaztea, enpresa oso berritzailez osatua eta ezagutzan oinarritua, eta etengabe hazten ari den merkatu global batera zuzendua, horrek aukera ematen digularik gure ekonomia balio erantsi handiko eremuetara dibertsifikatzeko, eta baita ere Euskadiko pertsonen ongizatea eta enpresen lehiakortasuna hobetuko dituen aberastasuna sortzeko.

 

Bioteknologiaren sektorean funtsezkoa da Europa mailako lankidetza, emaitza berritzaileak lortzeko. Jardunaldi hau erakusleiho bat izan da Flandesko biotech sektoreak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta euskal sektorearekin balizko lankidetza-eremuak bilatzeko.

 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.