Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 3 urria, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Brasil

Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatua, aukera estrategikoa euskal enpresentzat

BasqueTrade-k Brasilgo energia-sektorearen potentziala eta euskal enpresentzako negozio-aukerak aztertu ditu bere azken txostenean
Brasil T&D

Brasil, munduko ekonomia nagusietako bat, atzerriko inbertsiorako funtsezko helmuga gisa mantentzen da, batez ere sektore estrategikoetan, hala nola energiarenean. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) berriki egindako ikerketa baten arabera, herrialdeko BPGa % 1,7 haziko da 2024an, baina 2025ean % 2,1eko gorakada espero da. Hainbat erronka izan arren, zor publiko handia esaterako, herrialdeak aukera handiak eskaintzen dizkie nazioartean hedatu nahi duten enpresei.

Testuinguru horretan, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, Brasilgo energia transmisio eta banaketa (T&D) sektorea aztertzen duen txosten bat argitaratu du. Eremu hori ezinbestekoa da herrialdeko ekonomiarentzat, eta aukera ugari eskaintzen dizkie modernizazioan eta hedapenean parte hartu nahi duten euskal konpainiei.

Txostenak gaur egun sektore horretan 400 azpiegitura proiektu baino gehiago daudela martxan azpimarratzen du, energia berriztagarriaren eskaera gero eta handiagoak eta sare elektrikoa modernizatzeko beharrak bultzatuta. Ildo horretan, eguzki-energia fotovoltaikoetan eta eolikoetan esperientzia duten euskal enpresek hainbat aukera dituzte hazkunde horretan parte hartzeko eta irtenbide teknologiko berritzaileak eskaintzeko.

Gainera, dokumentuak T&Dko merkatu brasildarra hedapenean egoteaz gain, teknologia aurreratuak sartu nahi dituzten enpresentzako aukerak ere eskaintzen dituela nabarmentzen du, hala nola sare elektriko adimendunak eta neurketa-sistemak. Energia-sektorearen modernizazio horrek osagai eta zerbitzu espezializatuen eskaera handitu du, eta horrek atea irektzen dizkio euskal konpainiak nazioartekotzeari.

Aukerak egon arren, Brasilgo merkatura sartzeak dakartzan erronkak ere aztertzen ditu analisiak; besteak beste, muga zergak eta tokian tokiko erregulazio zorrotzak, atzerriko enpresentzat korapilatsuak izan daitezkeenak. Hala ere, txostenak azpimarratzen du tokiko konpainiekin aliantzak egitea edo Brasilen filialak sortzea estrategia eraginkorrak direla oztopo horiek gainditzeko.

Txosten osoa ikusteko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: ldiego@basquetrade.eus

 

Lotutako albisteak

19 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioarteko merkataritzak maximo historiko berriak lortu ditu 2024an, testuinguru global tentsionatu batean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Muga-zergen igoera, EE.BB-aren administraziopean dagoen merkataritza globalean izan ditzakeen ondorioen artean
Irakurri gehiago
13 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak
Irakurri gehiago
7 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioartekotzeari Laguntzeko Programen eta Zerbitzuen Gida 2024
Irakurri gehiago
1 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-ren Nazioarteko Behatokia:
Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak