Nazioartekotzea
Albisteak 16 maiatza, 2019

Brexit-aren inpaktua Arabar Errioxako ardoan

Eusko Jaurlaritzak eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Guardian antolatutako jardunaldi batean Matthew Desoutter adituak esan du Arabar Errioxako ardoaren mundu mailako ospea “balore garrantzitsua” dela Brexit-aren inguruko ziurgabetasun fase honetanit

 

Eusko Jaurlaritzak eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Guardian antolatutako jardunaldi batean Matthew Desoutter adituak esan du Arabar Errioxako ardoaren mundu mailako ospea “balore garrantzitsua” dela Brexit-aren inguruko ziurgabetasun fase honetan

“Neurriak hartu behar ditugu prest egoteko, horretarako daukagu Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Erresuma Batuko bulegoa” azpimarratu du Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak

Pablo Fanok, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Londresko bulegoko zuzendariak, kontingentzia-planak egitera animatu ditu ardoaren sektoreko euskal enpresak

 

Brexit-aren inguruko ziurgabetasun fase honetan, Arabar Errioxako ardoaren mundu mailako ospea “garrantzitsua izan liteke aldaketaz betetako une batean gaudelako” adierazi du ardo-banaketako enpresa bateko zuzendaritza-kargu den Matthew Desoutter-ek. Brexit-ak ardoaren sektorean izan dezakeen eragina aztertu da ostegun honetan Guardian, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiak eta SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean.

 

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eman dio hasiera jardunaldiari, eta hauxe esan du: “oso kezkatuta gaude Brexit-ak izango duen inpaktuagatik eta ez bakarrik ardoaren sektorean, baizik eta sektore guztietan”. Gogorarazi du Erresuma Batuak 3.000 milioi euroko ekarpena egiten diola Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Bateratuari.  “Dakigun gauza bakarra da une honetan ez dakigula ezer. Baina neurriak hartu behar ditugu prest egoteko, eta horretarako daukagu Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Erresuma Batuko bulegoa”.

 

Orozek esan du ardoaren esparruko eta oro har sektore guztietako enpresen zerbitzura dagoela bulego hori. “Dagoeneko hasi gara Brexit-aren ondorioak nabaritzen. Balioari dagokionez, Erresuma Batua da [Arabar Errioxako] ardo-esportazioaren jomuga garrantzitsuena eta ziurgabetasun egoerak %8,6ko jaitsiera eragin du”. “Erresuma Batuko bulegoarekiko konexio zuzena eskaintzen dizuegu gaur”.

 

Desoutter & James ardo-banaketako enpresako zuzendarikide Matthew Desoutter-ek hizpide hartu du Brexit-aren ondoren Erresuma Batuan sortuko den ardoaren merkatu berria.  Sektore horren garrantziaren erakusgarri, esan du Erresuma Batuan kontsumitzen den ardoaren %99 inportatu egiten dela eta %55 EBtik datorrela.

 

Akordiorik gabeko Brexit-a gertatzen bada, “etorkizuneko muga-zergak ez dira izango mehatxu ekonomiko larria, baina zalantza asko daude araudi-markoari buruz” esan du.

 

Desoutter-ek onartu du ez dela erraza Brexit-aren inpaktuari buruzko azterlanak eskuratzea. “Brexit-ak, edozein motatakoa izanda ere, ziurrenik balaztatu egingo du Erresuma Batuko hazkunde ekonomikoa eta liberaren jaitsiera eragingo du, eta bi egoera horiek kaltegarriak dira ardo inportazioentzat”. Egoera horrek eta esportazio-kostuen hazkundeak dagoeneko murriztu dituzte produktoreen marjinak.

 

Hainbat azterlan aipatu ditu, zeintzuen arabera ardoaren prezioa %22 igoko den 2025erako eta Erresuma Batuan kontsumitzen den ardo bolumena %28 murriztuko den akordiorik gabeko Brexit-a gertatzen bada.

 

Gaineratu du Errioxa hornitzaile ezagun eta fidagarria dela eta, ziurgabetasun fase honetan, “hori balore garrantzitsua dela aldaketaz betetako une batean gaudelako”. Britainia Handiko inportatzaileekin hitz egin ondoren “ikusi dugu merkatua polarizatzen ari dela, hau da, handienak handiago bihurtzen ari direla eta espezializatuenek bereizi egin nahi dutela produktuan eta ontziratze zerbitzuan”.

 

Pablo Fanok, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Londresko bulegoko zuzendariak, hizpide hartu ditu egoera ekonomikoa, merkatuko perspektibak eta EAEko upategiei ematen zaizkien laguntzak. Ados agertu da esatean muga-zergak direla “arazo txikiena”, zeren akordiorik gabeko Brexit-a gertatuko balitz, ardoak ez lituzke ordainduko zerga horiek. “Erresuma Batuko ardo sektorea ahal duen presio guztia egiten ari da irteera samurra izan dadin”.

 

Fanok enpresak animatu ditu kontingentzia-planak egitera, esaterako, produktuak biltegiratzeko kostu azterketak.  “Brexit.eus webgunean badauzkazue auto-diagnostikorako tresnak eta gure bulegoaren bitartez lor ditzakezue behar dituzuen kontaktuak”. Gogoratu du hainbat laguntza eskaintzen direla merkatuak dibertsifikatzeko eta, horrela, merkatu britainiarreko irabazi txikiagoen inpaktua saihesteko.

 

Aurkezpenen ondorengo solasaldian, enpresariek galdetu dute akordiorik gabeko Brexit-ak ba ote duen inolako abantailarik eta zeintzuk diren eskuratu daitezkeen laguntza publikoak.  Bittor Oroz sailburuordeak azaldu du zer lan egiten duen Eusko Jaurlaritzak merkatu berriak bilatzeko.

 

Ainhoa Ondarzabalek, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak, eman dio amaiera jardunaldiari, esanez “hemendik aurrera ere Arabar Errioxako ardoa salduko dela Erresuma Batuan, baina prest egon behar dugula. Brexit-a etorriko da eta ondorioak izango ditu, baina aurre egingo diegu”.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.