Bromalgae enpresak Baionan emisio kutsatzaileak hartzeko jarritako zuhaitz artifizial jasangarria
Berrikuntza Ingurumen-jasangarritasuna Nazioartekotzea
Albisteak 7 otsaila, 2024

Bromalgae enpresak berotegi-efektuko gasak biltzeko zuhaitz artifizial bat jarri du Baionan, Spriren Pilotu programaren laguntzarekin

Bromalgae Ezkerraldea-Barakaldoko BIC Bizkaian dago. Han instalatu zuten 40 edo 50 zuhaitz naturalek ezabatu dezaketen berotegi-efektuko gas-kantitatea ezabatzeko gai den hiri-zuhaitzaren lehen prototipoa.…

Bi proiektu sortu dituzte, batetik, GarbiNOx, industria-gasak murrizteko dorrea eta, bestetik, GarbiAir, isuriak murrizteko hiri-inguruneetan iragazki biologiko gisa jarduten duten hiri-zuhaitzak.

Startup berritzaileak bizkortzea xede duen BBK Arin programak saritu du, gizartean eta ingurumenean eragin handia duten proiektuengatik.

 

Bromalgae Ezkerraldea-Barakaldoko BIC Bizkaian dago. Han instalatu zuten 40 edo 50 zuhaitz naturalek ezabatu dezaketen berotegi-efektuko gas-kantitatea ezabatzeko gai den hiri-zuhaitzaren lehen prototipoa. Halaber, Spriren Pilotu programak, euskal enpresei nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen laguntzen dienak, lagundu egin du burdinazko zuhaitzaren proiektu horrek jauzia eman zezan eta Ipar Euskal Herrian jarri zezaten. 2023ko amaieran, Baionan hiri-zuhaitz jasangarri hori jartzeko behar ziren pieza guztiak lekualdatu zituzten, hain zuzen ere, Communauté d’agglomération du Pays Basque, Akitania Berriko 10 lurraldetako 158 udalerrik osatutako Pirinio Atlantikoetako departamentu arteko lankidetzarako erakunde publikoarentzat.

 

Gainera, 2018an sortutako ekimen ekintzaile hori, BBK Arin bizkortze-programa pertsonalizatuan sartu dute beste lau startup-ekin batera. Programa horrek, gizartean eta ingurumenean eragin handia duten proiektu berritzaileak bultzatzen ditu.

 

Bromalgae enpresak garatutako GarbiAir proiektu berritzailearen helburua atmosferako CO2 (karbono dioxidoa) eta NOX (nitrogeno oxidoa) gasak murriztea da. Batez ere hiri-inguruneetan, natura-ingurune urriko espazioetan eta ibilgailu-trafiko handiko eremuetan aplikatzen da.

Mikroalgen eraginkortasuna burdinazko zuhaitz jasangarri batean zuhaitz natural batean baino 50 aldiz handiagoa eta eraginkorragoa da

Zuhaitz berezi hori 4 eta 5 metro arteko altuerara iristen da, eta goiko aldean kono alderantzikatuaren itxurako tanga garden bat du. Tangak likido berde bat du eta 300 litro mikroalga har ditzake. Mikroorganismo horiek, zuhaitzek eta landareek bezala, fotosintesia egiteko gaitasuna dute. Prozesu horren bidez, eguzki-energia aprobetxatzen da, airearen CO2 jasotzen da eta oxigenoa askatzen da. Gauez, argi naturalik gabe ere, mikroalgek fotosintesia egiten dute sistemaren berezko argiekin. Horrela, mikroalgek prozesu metabolikoa eguneko 24 orduetan egitea lortzen da. Mikroalgak mantentzeko, 20 egunean behin, gutxi gorabehera, hainbat mantenugai eman behar zaizkie.

 

Datu aipagarri gisa, Amazonaseko oihanak 2,4 tona CO2 atzitzen ditu urtean, eta mikroalgek, berriz, 30 eta 50 tona artean. Burdinazko zuhaitz honen gakoa fotosintesia eguneko 24 orduetan egitean datza, argi naturalaren eta LEDen bidez.

 

Bromalgae enpresak ingurumen-erronka handietarako soluzioak eskaintzen ditu, ingeniaritza eta biologia uztartuz, industria-sektoreari nahiz gizarte-sektoreari zuzenduta.  Honako hauek dira bere bi proiektuak: GarbiNOx, industria-gasak murrizteko dorrea eta, bestetik, GarbiAir, isuriak murrizteko hiri-inguruneetan iragazki biologiko gisa jarduten duten hiri-zuhaitzak. Sistema horiek ekonomia zirkularraren ikuspegi argiarekin garatzen dira; izan ere, berotegi-efektuko emisioak murrizteaz gain, mikroalgen biomasa ere sortzen dute, bioongarri bihur daitekeena.

Lotutako albisteak

Euskadik  eta  Japoniak  lankidetza  sendotu  dute  berrikuntza  teknologikoan  eta  energia  berriztagarrietan
24/04/2025 Nazioartekotzea

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan

Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

ESGI  188  (European  Study  Group  with  Industry)  Bilbon  izango  da  2025eko  maiatzaren  26tik  30era
24/04/2025 Berrikuntza

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era

Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Diseinua,  estrategia  eta  helburua:  horrela  egiten  du  lan  Dot.-ek,  erakundeei  aldaketarantz  laguntzen  dien  kooperatibak
22/04/2025 Nazioartekotzea

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak

Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Industria  Sailak  22  milioi  euro  jarriko  ditu  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  industriaren  deskarbonizaziorako
15/04/2025 Deskarbonizazioa

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako

Eusko Jaurlaritzak Deskarbonizazio Industriala Programa argitaratzeko tramiteak onartu ditu. Programa hori SPRIk kudeatzen du, eta iaz 58 enpresa izan ziren 17,6 milioi euroko inbertsio publikoaren onuradun. Inbertsio horrek beste 85,6 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen. Batez beste, 303 mila euroko dirulaguntza izan zen proiektu bakoitzeko

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik  energia  eolikoan  duen  gaitasuna  erakutsi  du  WindEurope  2025  azokan

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan

Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako  susperraldi  ekonomikoa,  Bruselan  eztabaidagai

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai

Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.