Basque Trade & Investment Nazioartekotzea
Argitalpenak 20 urtarrila, 2025

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute

BasqueTrade-ren Nazioarteko Behatokiaren edizio berriak 2024ko laugarren hiruhilekoko egoera politiko-ekonomiko globala aztertzen du eta, aldi berean, hazkundearen eta joeren aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Munduko ekonomiko-egoeraren hiruhileko azterketa

Afrika eta Asia izango dira hazkunde globalaren eragile nagusiak

Euskal enpresen eskura dago jadanik Basque Trade & Investmenten (BasqueTrade) Nazioarteko Behatokiaren edizio berria, eta 2025erako aurreikuspen ekonomikoen azterketa zehatza jaso du, ziurgabetasun geopolitikoa nagusi den egungo testuingurua kontuan hartuta.

Dokumentuaren estimazioen arabera, 2025erako hazkunde ekonomiko globala moderatua izango da, % 2,6koa, 2024an izandakoa baino pixka bat handiagoa.

Munduko aurreikuspen ekonomikoak

Behatokiaren estimazioen arabera, BPG globala % 2,6 igoko da iazko kopuruen aldean

Hobekuntza txiki bat aurreikusi bada ere, tentsio geopolitikoek ziurgabetasunaren iturri izaten jarraituko dute. Trumpen administrazioak ezarritako muga-zergak, Estatu Batuen (AEB) eta Txinaren arteko gerra komertziala eta Europan gertatzen ari den mugimendu politiko euroeszeptikoen gorakada, besteak beste, munduko zenbait eskualdetako hazkunde-erritmoa geldiarazteko moduko faktoreak izan daitezke.

Gainera, garatutako ekonomietan inflazioa % 2 inguruan egonkortzen ari dela dirudien arren, lehentasunezko erronka izaten jarraituko du gorabidean dauden merkatuetan.

Hazkunde ekonomiko desberdina eskualde bakoitzean

Eskualdekako azterketari dagokionez, dokumentuak argi utzi du Europak % 1,5eko hazkunde moderatua izango duela 2025ean, eta Afrika eta Asiako ekonomia emergenteak izango direla hazkunde globalaren eragile nagusiak. 2024an ezarritako moneta-politiken baretzea emaitzak ematen hasia da, baina oraindik arriskuak daude, hala nola, hainbat eskualdetako ezegonkortasun politikoa eta AEBen merkataritza-politika protekzionisten ondorioak.

Ildo horretan, Trumpen administrazioak ziurgabetasuna sortzen jarraituko du, bereziki merkataritza-politika protekzionistekin eta Kanada, Mexiko, Txina eta Europar Batasunarekiko tentsioekin. Horien aplikazioa iragarri baino leunxeagoa izango dela uste da, baina politika horien ondorioek nazioarteko panorama ekonomikoa markatzen jarraituko dute.

Interes-tasetan jaitsiera jarraitua espero da, baina ez 2022koa

Atzerriko inbertsio zuzenari dagokionez, portaera askotarikoa izango da. Saharaz hegoaldeko Afrikak eta Asiak hazkundea lideratuko dute eta Europa erakargarritasuna zertxobait berreskuratzen hasiko da, azken urteotan izandako beherakadaren ondoren. Latinoamerikak, aldiz, inbertitzaileen konfiantza kalte dezakeen zalantzazko ingurune politikoari aurre egin beharko dio, bereziki Ekuador, Txile eta Kolonbia bezalako herrialdeetan.

Halaber, txostenak azpimarratu duenez, interes-tasetan jaitsiera jarraitua espero da, baina ez 2022koa bezain nabarmena. AEBetako Erreserba Federalak jaitsierak geldiaraztea erabaki du, eta Europako Banku Zentralak bide berari jarrai diezaioke urtearen erdialderako.

Nazioarteko Behatokiari buruz

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), euskal enpresak nazioartekotzeko SPRI Taldearen barruan dagoen agentziak, argitaratutako Nazioarteko Behatokiak, 2024ko hirugarren hiruhilekoko egoera globalaren azterketa ekonomikoa egiten du eta, aldi berean, hazkunde eta joera aurreikuspenak eskaintzen ditu.

Dokumentu hau tresna estrategikoa da dagoeneko nazioarteko merkatuetan diharduten euskal enpresentzat eta atzerrian duten presentzia zabaldu nahi dutenentzat, babes estrategikoa eskainiz negozio-aukerak identifikatzeko eta arriskuak kudeatzeko, hazkundearen moderazioak eta tentsio geopolitikoek markatutako mundu mailako ingurune batean.

Zerikusia duten beste txosten batzuk:


  • Hazkunde ekonomiko apalak eta tentsio globalek 2025eko lehen seihilekoa baldintzatuko dute
  • BT&I-ren Lehengaien Nazioarteko Behatokia
  • BT&I-ren Nazioarteko Merkataritzaren Behatokia

Lotutako albisteak

AEBko  industria  aeroespaziala:  hazkundea  eta  erronkak
18/03/2025 Nazioartekotzea

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

AEBko merkatu aeronautikoak oso erakargarria izaten jarraitzen du, eta etengabe handitzen ari da, bidaiarien eta merkantziaren trafikoaren gorakada dela eta. Aukera handiak daude teknologia berritzaileak eskaintzen dituzten euskal enpreseentzat; bereziki, erregaiaren eraginkortasunean eta isurpenen murrizketan zentratuta dauden horientzat.

Lehengaien  Nazioarteko  Behatokia  2025ean  petrolioaren  prezioa  progresiboki  murriztuko  dela  aurreratu  du  Lehengaien  Behatokiak
06/03/2025 Nazioartekotzea

Lehengaien Nazioarteko Behatokia 2025ean petrolioaren prezioa progresiboki murriztuko dela aurreratu du Lehengaien Behatokiak

Basque Trade & Investmentek Estatu Batuen muga-zergek eta Txinako ekonomiaren dezelerazioak merkatu global honetan izango duten eragina aztertu du azken Behatokian.

Indiako  automozioa:  Indiak  hub  estrategikotzat  duen  posizioa  indartu  du  automobilgintzako  industria  globalean
27/02/2025 Nazioartekotzea

Indiako automozioa: Indiak hub estrategikotzat duen posizioa indartu du automobilgintzako industria globalean

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Asiako herrialde horretan jarduteko interesa duten euskal enpresek aurki ditzaketen aukerak eta erronkak aztertu ditu.

Argentinako  Vaca  Muerta  hobian,  35.500  milioi  dolarreko  inbertsioak  aurreikusi  dira  datozen  urteetarako  gas  naturalaren  arloan
26/02/2025 Nazioartekotzea

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan

Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da.

T&D  Behatokia  S2  2024:  Europa,  Estatu  Batuak  eta  Indiaren  dinamismoak  aukera  berriak  ireki  ditu  Transmisio  eta  Banaketaren  sektorean

T&D Behatokia S2 2024: Europa, Estatu Batuak eta Indiaren dinamismoak aukera berriak ireki ditu Transmisio eta Banaketaren sektorean

Transmisio eta Banaketan (T&D) espezializatutako euskal enpresek eskuragarri dute dagoeneko sektore honen joerak eta aukerak aztertzen dituen Behatokiaren laugarren edizioa. Txostena Basque Trade & Investment (BasqueTrade) SPRI Taldeari atxikitako euskal enpresen nazioartekotze-agentziak argitaratu du, eta sektorea sei hilean behin monitorizatzen duen azterketa sakona eskaintzen du aukera globalak identifikatzeko, lehiakortasuna indartzeko...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.