Burdinolak filial berria sortu du GPM enpresa belgikarra integratuz
Euskal enpresa nazioartekotze-estrategian pauso handia egin du
Burdinolak, nazioartekotze-estrategian pauso handia egin du, Beneluxen filial berria zabalduta. Zabalkunde-prozesuan mugarri garrantzitsua izango da urrats hori.
GPM –Global Project Management– enpresa belgikarra integratu ostean sortu da Burdinola Benelux. Belgikako enpresa laborategien instalazioetan espezializatutako proiektuen kudeaketaz arduratu izan da. Instalazioetan ibilbide luzea egin duen enpresa da. Eta esperientzia hori Burdinolaren espezializazio teknikoarekin uztartuta, eskarmentu handiko taldea osatuko dute, askotariko beharrizanetarako laborategiak behar dituzten enpresak hornitzeko eremu geografiko zabal batetik.
Filial berriak Burdinolaren estrategia globalarekin bat datorren bideari ekingo dio; alegia, laborategi seguruen aldeko apustua egiten jarraitu, eta proiektu handiak bereganatzera joko du. “Filial berriaren bidez, hazkundea aurreikusita dugun merkatuan liderrak izan nahi dugu, eta horrela Europako herrialde garrantzitsuetan gure lidergoa bermatu. Izan ere, argi dugu laborategi seguruetan espezializatuta egoteak bereizi egiten gaituela eta balio erantsia ematen diola gure proposamen teknikoari” dio Mikel Martínez, Burdinolako zuzendaria.
Burdinolak hainbat filial ditu munduan zehar: Frantzian, Italian, Erresuma Batuan eta Arabiar Emirerri Batuetan (Dubai). Horrez gain, Mexikon eta Kolonbian ere baditu delegazioak; eta Espainian beste bost. Burdinola Benelux sare horretara gehituko da.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.