CAFek gidaririk gabeko trenak hornituko dizkio Londresi
Konpainiak 43 tren diseinatu, fabrikatu eta hornituko ditu guztira britainiar hiriburuaren ekialdeko eremua estaltzen duen DLR linearako. Ibilgailu berri hauek herritarrei ere zerbitzua emango diete 2023. urtean
CAF euskal tren-fabrikatzaileak gidaririk gabeko 43 tren diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko kontratuaren esleipena lortu berri du Londresen ekialdeko eremua estali eta Transport for London (TfL) konpainiak kudeatzen duen DLR linearako .
Unitate hauek 5na ibilgailuk osatzen dute, eta 2023an bidaiarientzako zerbitzua ematen hasiko direla aurreikusi da. Akordioak laguntza teknikoa eta flotarako ordezko piezen horniketa ere barne hartzen ditu.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.