CDTIk hainbat mintegi antolatu ditu SPRI Taldearekin batera, ETEek Europako I+G-ko laguntzak eskuratu ditzaten
Jardunaldiak online egingo dira ekainean eta uztailean, eta helburutzat dute Europar Batasuneko Eurostars programarako laguntza-eskaeren aurkezpen-prozesua erraztea
CDTI-Estatuko Berrikuntza Agentziak SPRI Taldearen laguntzarekin antolatu dituen hiru mintegiak nazioarteko lankidetzako I+G-ko proiektuetan parte hartzen duten ETEei zuzenduta daude. Jardunaldiak ekainean eta uztailean egingo dira, eta helburutzat dute Europar Batasuneko Eurostars programarako laguntza-eskaeren aurkezpen-prozesua erraztea.
Covid-19ak eragin duen krisia dela eta, ikastaroak onlinekoak izango dira eta ekainaren 18an, uztailaren 2an eta uztailaren 9an egingo dira. SPRIk mintegi horietan parte hartuko du berak koordinatzen duen Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoaren bitartez. EEN partzuergoko kide dira baita ere Innobasque, BEAZ eta hiru euskal merkataritza ganberak.
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea irailaren 3an amaituko da, eta interesatuek zabalik dute izena emateko epea.
Lehen saioa ekainaren 18an egingo da eta Eurostars programaren ezaugarriak izango ditu aztergai; uztailaren 2ko mintegian parte-hartzaileei azalduko zaie zer egin behar duten proiektu baten ideia laguntza-eskaera batean islatzeko; eta hirugarren eta azken saioan erakutsiko zaie nola prestatu laguntza-eskaerak modu lehiakorrean.
Interesatuek mintegi baten, bitan edo hiruretan parte hartu ahal izango dute (izen-ematean adierazi behar da).
Eurostars programa Eureka eta Europar Batasunaren arteko ekimen bateratu bat da, eta helburutzat du finantzaketa ematea merkatutik hurbil dauden, lankidetzan garatuta dauden eta ETEek lideratzen dituzten nazioarteko I+G-ko proiektuei. Espainiako bazkideen finantzaketa bideratzeko dirulaguntza bat ematen da, zeina % 60koa izango baita enpresa txikientzat, % 50ekoa ertainentzat eta % 40koa handientzat.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.