Cefalux participa en la automatización y el control del edificio del hospital de Txagorritxu
Albisteak 24 iraila, 2020

Cefaluxek Txagorritxu ospitaleko eraikin berriaren automatizazioan eta kontrolean parte hartu du

Koadro elektrikoen tailer bat izatetik automatizazio-ingeniaritza bat izatera iritsi den enpresak 2014an nazioartera jauzi egin zuen.

Cefalux Automation berrikuntzaren eta nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen enpresa txiki baten adibidea da. Duela lau hamarkada baino gehiago koadro elektrikoen tailer gisa jaio zen. Baina erakutsi du nola den posible egokitzeamodernizatzea eta jauzi kualitatibo garrantzitsua emateaelektrizitatearen munduko automatizazio-ingeniaritza bat bihurtu arte. 

Gasteizko enpresak Gamarrako industrialdean dituen 27 langileetatik, % 70 ingeniariak dira. “Proiektuak bere osotasunean barne-hartzen ditugu: ingeniaritza, proiektuen kudeaketa eta programazioa, koadro elektrikoen fabrikazioa eta instalazioa”, azaldu du Federico Sanchez Cefaluxeko gerenteak. 

Bilakaera horri esker, konpainiak bere ikuspegia zabaldu du. Ia esklusiboki makina-erremintaren sektorearentzat hasi zen lanean, gero industria-eremu zabalago batean sartu zen (automobilgintza, altzairugintza…) hirugarren sektorean ere automatizazioa lortu arte, eraikin eta azpiegituretan. 

Asko dira bere lanen adibideak. Azkena, gauzatzen ari dena, Arabako Unibertsitate Ospitalean ikus daiteke, Txagorritxun. Bertan, egin den eraikin berriko instalazioen automatizazioan parte hartzen du, klimatizazio orokorretik ebakuntza-gelen kontroleraino – airea eta bereziki sentikorrak diren beste elementu batzuk berrituz –, argiterian eta baita instalazio guztiak kontrolatzen diren postu zentralean ere. 

Era berean, dibertsifikazio-politikaren barruan, Cefaluxek uraren eta gainezkabideen kontrolarekin lotutako beste proiektu batzuetan lan egiten du orain, bai eta nekazaritzako elikagaien industrian ekoizpena kontrolatzeko sistema bat ezartzen ere. 

Kentuckyn 2014tik 

Cefaluxen ustez, berrikuntza “egunero” egiten den ariketa da. “Lan egiten dugun taldeek etengabe eboluzionatzen dute, eta teknologiek ere bai; beraz, etengabeko eta eguneroko inbertsioa egin behar dugu prestakuntzan eta garapenean”. 

Modu naturalean, bai bezeroei laguntzeagatik, bai aukera berriak bilatzeagatik, Cefaluxek nazioartekotze-prozesu bat hasi zuen 2008an, eta 2014an filial bat ireki zuen Kentuckyn (Estatu Batuak), UL508A Industrial Control Panels estandar iparramerikarraren pean fabrikatzeko homologazioa lortu ondoren. Polonian eta Finlandian ere merkataritza hitzarmenak ditu eta “Europako herrialde askotan, Hego Amerikan eta Saudi Arabian” ere lan egin izan du. Beti, hori bai, produktuak Euskadiko egoitza nagusian fabrikatzeko premisarekin.  

Halaber, integratzaile ziurtatu gisa automatizazioaren munduko marka nagusienekin lan egiten du: Schneider Electric, Siemens, Omron, Rockwell, AvevaBeckhoff 

Zerbitzu osoago eta teknologikoago bat eskaintzeko kezkak Hipatia Control Inteligente izeneko eta 4.0 industriara bideratutako filial bat sortzea eragin du duela bi urte. 4.0 teknologia gaitzaileen aukera zabalaren barruan, “batzuk menderatzen ditugu eta ezagutza zabala dugu”, aitortu du Federico Sánchezek. Ekoizpena kudeatzeko sistemetarako softwarea, elkarlaneko robotika edo ikusmen artifizialari lotutako ‘deep learning‘ a dira Cefaluxen ‘spin-off’ honetatik aztertzen diren esparruak. 

Lorpenetako bat eraikinen energia kudeatzeko software bat garatzea izan da, Energy Supervisor  izenekoa. Dagoeneko erregistratuta dago eta enpresak arlo horretan izan duen esperientziari esker izan da sortua. Euskal sare publikoko hiru ospitaletan dago ezarrita, Basurtun eta Gurutzetan, besteak beste. “Eraikin batean energia aurreztera eta efizientzia energetikora bideratutako ekintzak ezarri aurretik, funtsezkoa da tresna bat txertatzea, zenbat, non eta nola kontsumitzen den ikusteko. Horri esker energia-efizientziaren estrategia egokia ezartzeko aukera izango da eta, ondoren, baita emaitzak egiaztatzekoa ere. Batez ere, eraikin handietan, non kontsumoa oso sakabanatua eta urtetik urtera handiagoa den”, ondorioztatu du Sanchezek. Hor, Cefaluxek aztertzen jarraituko duen ekintza-eremu interesgarri bat antzeman du. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekinaktiboekinlaguntzekinlantalde eta aliantzekinikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzekoHori dena ElkartekEmaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.