600 enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRIk 2020an banatuko dituen laguntzei (guztira 254 milioi euro) buruzko informazioa
Dirulaguntzak iazkoak baino % 8 handiagoak izango dira eta arlo hauetara zuzenduko dira: teknologia, berrikuntza, 4.0 Industria, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea
Aste honetan, 600 euskal enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) banatuko dituen laguntzei buruzko informazioa. Aurten ETEek, startup-ek, euskal industriak oro har eta teknologi zentroek baliatuko dituzte aurrekontuetan jasotako 254 milioiak. SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eta EAEko teknologi parkeetako zuzendari Itziar Epalzak -SPRIko beste arduradun batzuekin batera- laguntza horiek aurkeztuko dituzte, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako teknologi zentroetan egingo diren hiru jardunalditan.
Laguntzak aurkezteko lehen jardunaldia astearte honetan egin da Bizkaiko Teknologi Parkean; beste jardunaldi bat egingo da asteazkenean (hilak 4) Arabako Teknologi Parkean, eta hirugarren bat ostiralean (hilak 6), Gipuzkoakoan.
Euskal enpresei eskaintzen zaizkien laguntzak arlo hauetarako dira: teknologia, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea, berrikuntza eta 4.0 Industria. 254 milioi euroko laguntzak daude jasota aurrekontuan, iaz baino ia % 8 gehiago.
Zenbateko horretatik, 199 milioi bideratuko dira teknologiara (I+G) (190), berrikuntzara (3), 4.0 Industriara (5) eta zibersegurtasun industrialera (2), 49 milioi ekintzailetza eta enpresen sustapenera, eta 5,6 milioi enpresen nazioartekotzera. Horrez gain, BEINT eta Global Training programek eta talentua erakartzeko programak beste 8 milioi euro jasoko dituzte.
Iaz SPRI Taldeak 235 milioi euro inguruko laguntzak banatu zituen 2.000 enpresa-proiekturen artean; horietatik, 189 teknologia, berrikuntza eta 4.0 Industria arloetako ekimenentzat izan ziren, 43 ekintzailetza eta enpresen sustapeneko proiektuentzat, eta nazioartekotzen laguntzeko programek 2 milioi jaso zituzten, kontuan hartu gabe talentua erakartzeko programen eta nazioartekotze beken 8 milioiak.
Zerrendatik kentzen baditugu enpresentzat ez diren programak (adibidez, Emaitek, teknologi zentroei zuzendutako programa baita), laguntzen % 47 Gipuzkoako enpresentzat izan ziren (74 milioi euro eta 1.047 proiektu onartu), % 43,1 Bizkaiko enpresentzat (67 milioi eta 674 proiektu) eta % 9,5 Arabako enpresentzat (15 milioi eta 275 proiektu). Lurralde bakoitzeko enpresen tipologia da kopuru horien eta laguntzen lurraldekako banaketaren atzean dagoen arrazoia, industria arloko ETEak gehiengoa baitira Gipuzkoan.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean astearte honetan egin den jardunaldian, galderentzako txanda ireki da laguntzak aurkeztu ostean, eta bertaratuek informazio gehiago eskatu dute nazioartekotzearekin eta teknologiarekin lotutako programei buruz.
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Argentinako Vaca Muerta hobian, 35.500 milioi dolarreko inbertsioak aurreikusi dira datozen urteetarako gas naturalaren arloan
Basque Trade & Investmentek merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu ditu bere azken ohar teknikoan, izan ere, mundu osoko mailan shale oil eta shale gas delakoen erreserbarik handienetakoa da