Claudio Orrego Larrain, Txileko Santiagoko Eskualde Metropolitarreko gobernadoreakin bilera
EUMaren helburua da batzen gaituzten adiskidetasun eta lankidetza loturak sakontzea, gure Herrien arteko loturak zabaltzea, eta lankidetza eta garapen sozioekonomikoko, hiria berroneratzeko, lurralde-plangintzako, turismoko eta ingurumeneko jarduerak bultzatzea. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Santiagoko Metropoliko Eskualde Gobernuak merkataritza, inbertsio eta negozioetako ezagutza, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko konpromisoa hartu dute, truke ekonomikoa eta enpresen garapena sustatuko duten enpresa eta erakunde-sustapeneko topaketen bidez.
Enpresen nazioartekotzea.
Lehendakariak ziurtatu du Santiagoko Metropoli-Eskualdea Txileko garrantzitsuena dela, eta Euskadi Basque Countryren nazioartekotzeko programak “lurralde estrategikotzat” hartzen duela. Gogora ekarri du, gainera, Claudio Orrego gobernadorearekiko harremana Peñalolengo alkate zela hasi zela – Metropoli Eskualdeko komunetako bat –, eta orain arte ingurumen eta iraunkortasun arloko lankidetza bateratuen bidez mantendu dela.
Bestalde, Orreo gobernadoreak adierazi du Euskadi eta Txile “etengabe senidetutako” bi herri direla, eta Latinoamerikan Euskadi Europako lurralde aurreratuenetako bat dela hazkunde ekonomikoari, ingurumen-iraunkortasunari eta gizarte-kohesioari dagokienez.
Sinatzaileek adostu zuten enpresak nazioartekotzeko programak sustatzearekin lotutako ezagutzak partekatzea, funtsezko elementua baita munduko ekonomiaren globalizazio-prozesuari aurre egiteko. Eta hori guztia hobeto eszenaratzeko, SPRI Taldeak eta Basquek honako hauek planifikatuko dituzte: sustapen eta hedapen-ekintza egokiak, erakunde eta enpresa-misioak, azokak, mintegiak eta kongresuak antolatzea, azterlan eta ikerketa bateratuak egitea eta dagokion informazio, dokumentazio eta material-fluxua.
Halaber, bi lurraldeetako ikertzaile, teknikari, espezialistekin eta profesionalekin ezagutza eta esperientzia arrakastatsuak trukatzea aurreikusten da, baita giza kapitalaren prestakuntza eta gaikuntza ere, eta gure praktika eta bikaintasun-kasu onenen inplementazioa ikusaraziko duten tailerrak, sinposioak eta hitzaldiak antolatzea.
Lotutako albisteak

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa
Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak
Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz