CMZ, 75 urtetik gora nazioarteko proiekzioa duten “made in Euskadi” CNC tornuak fabrikatzen
1945etik hona, famili enpresaren funtsari eutsi dio, 500 langile baino gehiago enplegatzen ditu CNC tornuen fabrikazioan, eta bere fabrikazioaren % 80 esportatzen du.
Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.k laguntza eman dio CMZri Bizkaiko enpresa-guneetan zabaldu eta negozio-ildo berriak instalatzeko.
Aitor eta Iñaki Zumarraga -familiako hirugarren belaunaldi erreleboa- dira CMZren erreferentzia. CMZ famili enpresa bat da, 75 urtetik gorako ibilbidearen ondoren, CNC tornuen fabrikazioko enpresa lider bilakatu dena Bizkaian. Gainera, bere zabalkunde-planen bidez, filial propioak sortu ditu Frantzia, Erresuma Batu, Alemania, Italia eta Danimarkan, eta aliantzak lortu ditu banatzaile ofizialekin Europako hainbat herrialdetan, Turkian eta AEBetan.
CMZk 32.000 metro koadroko sei fabrikazio-lantegi ditu Zaldibar, Elorrio eta Mallabian, eta galdarategi industrial bat Cadizen. Lantegi horietan fabrikatzen ditu makinen osagai garrantzitsuenak, eta hantxe egiten du baita ere makinen muntaia.
Bere hazkunde-faseetan, CMZk Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A. (Sprilur, Bizkaiko Foru Aldundia eta Mallabia eta Lea Artibaiko udalek partaidetua) sozietate publikoaren laguntza jaso du, zeinak bere babesa eman baitio negozio-ildo berriak abiatu eta ezartzeko Bizkaiko hainbat udalerritan kudeatzen dituen enpresa-guneetan.
500dik gora pertsona kualifikatu aritzen dira lanean egunero batez beste fabrikatzen diren 3 tornuetan, ondoren munduko edozein txokotara banatzeko. Nazioarteko salmenten arduradun Javier Zumarragak esan digunez, “2022an 525 makina fabrikatu genituen, nagusiki Europako merkaturako. 2023an fabrikazioa handitu nahi dugu 600 makina egitera iristeraino”.
Enpresako lantaldea profil teknikodun pertsonaz osatuta dago; pertsona horiek bertako erreferentziazko Unibertsitateetatik eta lanbide heziketako zentroetatik iritsitakoak dira, eta lantegiaren instalazioetan bertan egiten dute euren espezializazio praktikoa.
“Estuki kolaboratzen dugu Euskadiko unibertsitateekin, eta geure burua ezagutzera ematen dugu unibertsitateko ikasleek jakin dezaten nolako aukerak eskaintzen ditugun“, Zumarragaren esanetan,
Kontrol numerikoan oinarritutako tornuak zehaztasun-indize handiz fabrikatzen dira (mikrak), minutuko 6000 b/m-ko buru-abiadura har dezakete, eta fresatzeko gaitasun handia dute. “Gainerakoengandik bereizten gaituena da kalitate handiko produktu bat eskaintzen dugula, prestazio handiekin eta lehen mailako osagaiekin egina” dio Javier Zumarragak.
CMZren tornuak sektore oso desberdinetara bideratzen dira, nagusiki hauetara: automobilgintza, aeronautika, energia, medikuntza-osasungintza, defentsa, nekazaritza, makina-erreminta eta mekanizatua orokorrean.
Horrelako makinak erosten dituztenean, bezeroek gehienetan eskatzen dute aukera izatea pieza konplexuak mekanizatzeko, produkzio-bolumen handia edukitzeko eta egonkortasun- eta zehaztasun-maila altuak izateko. Hala, makina hauek 20 urte baino gehiagoko bizi-zikloa eskaintzen dute. CMZk laguntza teknikoko zerbitzu hurbil bat ere eskaintzen du, bezeroen premiak ase eta ahalik eta produktibitate handiena bermatzeko. Produkzioaren ia % 80 Europara esportatzen da, eta gainerakoa Estatuan zabaltzen da. 2022an 97 milioi euroko fakturazio bolumena lortu zen.
Funts familiarra nazioarteko ikuspegiarekin
CMZ 1945ean sortu zen, eta bere hastapenetan zurgintzarako makinak (lodieran arrabotatzeko makinak eta izurtzeko makinak) fabrikatzen zituen Zaldibarren, 65 metro koadroko behe batean. Handik pixka batera, sektore industrialerako lehen karrakatzeko makinak merkaturatu zituen.
1961etik aurrera hasi zen erakusle gisa parte hartzen Bilboko Makina-erremintaren Azokan, eta beste merkatu batzuetara zabaldu zen, esaterako Alemania eta Kolonbiara iritsiz. Sasoi horretan, 5.000 metro koadroko azalera batean kokatu zituen bere instalazioak Zaldibarren bertan, garai hartarako dezente handia zen gune batean, eta horixe da gaur egun CMZren bulego zentralen egoitza. Enpresak erronka berriei ekin zien, eta bere produkzio-gaitasuna handitzea lortu zuen, hilean karrakatzeko 25 makina fabrikatuz. Unitate kopuru handia, kontuan izanik enpresak garai hartarako bazituela produktu berbera fabrikatzen zuten hamahiru bat lehiakide.
70eko hamarkadaren hasieran, karrakatzeko makinak atzean utzi eta lehen tornu konbentzionalak ekoizten hasi zen, eta diseinatutako hiru tornu modeloek eskaera osoaren % 80 hartzen zuten. Gero, teknologia berriak eta kontrol numerikoa txertatu zituen makina industrialen produkzioan; orduantxe profesionalizatu zen CMZ eta orduantxe hasi zen CNC tornuen linea berriak sartzen. Hala, teknologikoki aurreratuagoak ziren modeloak inplementatuz, bere produktu-gama modernizatzea lortu zuen.
Azken belaunaldi erreleboa 80ko hamarkadaren amaieran gertatu zen, eta sasoi horretan finkatu ziren enpresaren zabalkunderako helburuak. Negozio-plan berri bat eskuartean, instalazio berriak ireki zituen Elorrion, eta ziklo berri horretan Europako merkatu gehiagotara zabaldu zen, lehen filial propioa irekiz Frantzian.
2000 urtetik aurrera abiatutako nazioartekotze-planen bidez hainbat filial propio berri ireki zituen Erresuma Batuan, Alemanian, Italian eta Bizkaian bertan ere bai (Elorrio eta Mallabia).
2019an, CMZk Bizkaiko Enpresa Onenaren saria jaso zuen Confebask-en eskutik, eta Euskal Enpresari Onenaren saria ere bai, kasu honetan Empresa Vasca y Sociedad Fundazioaren eskutik. 2020an, Seuner Fabricados filialak (CMZ Taldea) Spin-off baten Ibilbide Onenaren OnBizkaia Saria jaso zuen.
Azken lau urteotan, CMZk dorre anitzeko bi tornu berri merkaturatu ditu, bereziki diseinatuak goi-mailako produkziorako eta dekoletaje lanetarako. Gainera, CMZ Logistics sortu da, negozioaren kudeaketa logistikorako sail berria.
CMZ enpresa taldeak bere nortasunaren ikurtzat ditu konstantzia, nekaezintasuna eta diziplina, eta horrela lortu du makina-erremintaren sektoreko erreferente bihurtzea Euskadin, Espainian eta nazioartean. Dagoeneko abiatu dituen zabalkunde- eta hazkunde-planak aurrera eramateko, CMZk enpresa arloko programak eta azpiegitura industrial publikoak baliatu ditu Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A.ren bitartez. Laguntza horri esker, gai izan da bere instalazioak handitzeko, operatiba eta fabrikazioko premietara egokitzeko eta negozio-ildo berriak irekitzeko.
Lotutako albisteak

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.