Cyber Surgery izan da aukeratua Bostongo Richi Entrepreneurs-en murgiltze-programarako
Cyber Surgery startup-a izan da aukeratua 2019. edizioko Richi Entrepreneurs-en “Boston Immersion Program”-en parte hartzeko; Bostonen egiten den murgiltze eta azelerazio programa aurreratua, munduko ekosistema berritzaile aurreratuenetako batean.
Cyber Surgery-ren potentzial teknologikoa eta berritzailea oso positiboki baloratzeaz gain, beste alderdi batzuk ere saritu dira: helburuen irismena, talde sustatzailearen determinazioa eta jarrera, eta Estatu Batuetan inbertitzaileak aurkitzeko ahalmena. Cyber Surgery-k bi egonaldi egingo ditu Bostonen, lehena irailaren 30etik urriaren 4ra, eta bigarrena azaroaren 12tik 22ra.
Murgiltze-programari esker, Cyber Surgery-ren arduradunek lehen eskutik ezagutuko dute ekintzailetza-ekosistema estatubatuarra, eta etorkizuneko estrategiak finkatzeko gaitasunak barneratuko dituzte, baita bioteknologiaren eta osasunaren arloko ezagutzak zabaldu ere; modu esponentzialean hazten ari diren sektoreak, eta etorkizunera begira erronka handiei aurre egin behar dietenak.
Cyber Surgery-k bizkarrezurreko ebakuntzetarako laguntzaile-robotiko bat garatzen du, gaixoaren segurtausna handitzea ahalbidetzen duena, ahalik eta inbasio gutxien eraginez, eta operazien kostua eta denbora murriztuz. Bostongo egonaldiarekin, startup-a osatzen duen taldeak osasun-alorreko errealitate eta esperientziak partekatzeko aukera izango du; baita ere harremanak eraikitzeko inbertsore, bezero, ikerketa zentro, ospitale eta lehen mailako adituekin. Interakziorako eta gainontzeko startup-ekin sinergiak sortzeko aukera izango du Cyber Surgery-k.
Ekintzailetza berritzailea faktore determinatzailea da Gipuzkoako enpresa-ekosistemarako eta lehiakortasunerako; Gipuzkoak proiektu berritzaileak eta aitzindariak ditu askotariko arlo eta gaietan. Gipuzkoako Foru Aldundiak, BIC Gipuzkoaren lankidetzarekin, Richi Entrepreneurs-en nazioarteko “Boston Immersion Program” programa babesten du, biomedikuntza, medtech, biotech eta digital health alorrak lantzen, eta inpaktu altuko produktu eta kontzeptu-frogak garatzen dituzten startup-ak babesteko helburuarekin.
Lotutako albisteak

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Momentum Gamesek joko arrakastatsuak sortzen laguntzen die markei
Gipuzkoako startupa proiektu bakoitzaren garapenaz eta administrazioaz arduratzen da, baita jokoen-analitikari buruz ere