Danobatek AEBetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutionsen erosketa estrategikoarekin
Danobatek, fabrikazio-soluzio aurreratuen diseinuan eta garapenean liderra denak, Estatu Batuetako trenbide-merkatuan duen posizioa indartu du Delta Wheel Truing Solutions enpresa estatubatuarra erosita.
Akordioa Eskanaban (Michigan estatuan) dagoen Deltako egoitzan sinatu da. Danobatek bideak zabaltzen jarraitzen du Estatu Batuetan, 1982tik ezarrita dagoena, eta dagoeneko badu egoitza bat Chicagon, artezteko eta gogorrean torneatzeko soluzioak garatzera bideratua.
“Eragiketa hau bultzada garrantzitsua da Estatu Batuetako trenbide-sektorean erreferentziazko eragile gisa kokatzeko. Deltako expertise eta know how-a laguntza estrategikoa izango da AEBetako merkatu zorrotz batean haz gaitezen”, nabarmendu du Oskar Uriak, Danobateko Trenbidearen Negozio Unitateko zuzendariak.
Ikuspegi horren helburu nagusia Estatu Batuetako merkatura hurbiltzea da, herrialdeko trenbide-sektoreko bezeroen behar espezifikoetara egokitutako produktuak eskainiz. Gainera, tokiko lantegiak zerbitzu zuzenak eskainiko ditu, gure bezeroei arreta hurbila eta arina emango zaiela ziurtatuz.
Deltak esperientzia handia du trenbideko gurpilak birprofilatzeko ekipoak diseinatzen eta fabrikatzen. Gainera, hainbat patente ditu sistema desberdinetan, eta soluzio bakarrak eskaintzen dizkio merkatuari. AEBn fabrikatzeko gaitasuna, bere produktuak eta bezero-kartera funtsezko elementuak dira etorkizunean Danobatekin batera garatzeko.
Akordio horri esker, Espainiako enpresak Estatu Batuetan duen posizioa indartu du, merkatu estrategikoa baita Erdialdeko Europarekin eta Txinarekin batera. Danobatek 12.000 metro karratuko planta berria inauguratu berri du, fabrikazio-ahalmen handiagoko instalazioez hornituta. Deltaren erosketa hurrengo urteetarako inbertsio estrategikoei gehitu behar zaie.
“Danobat bezalako nazioarteko erreferente batekin lankidetzan aritzea jauzi kualitatibo garrantzitsua da guretzat; izan ere, gure produktu-aukera zabaldu ahal izango dugu, eta ditugun soluzioak Danobateko lokomotora eta merkantzia-trenentzako hobi-tornuekin osatu, Estatu Batuetako tren-sektorearen beharretara egokituta”, gaineratu du Deltako Jean R. Rossek.
DANOBATi buruz
Danobat makina-erremintaren fabrikatzaileak 70 urteko esperientzia du teknologikoki aurreratuak, balio erantsi handikoak eta eskaeren arabera konfiguratuak diren fabrikazio-soluzioen diseinuan eta garapenean. Bere soluzioen katalogoak artezteko makinak, tornuak eta CNC robot bidezko mekanizazio-sistemak ditu, besteak beste.
Gaur egun, trenbideen sektorea fakturazioaren % 15 da Danobatgroupeko kide den euskal konpainiarentzat, 1.400 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu eta Mondragon Korporazioan sartuta dagoen industria-taldea da.
Zehazki, Danobaten trenbideen espezialitatea da mota guztietako trenen material biragarriak mantentzeko soluzioak fabrikatzea, hala nola hobi-tornuak, atari-tornuak, mandrinatzeko makinak eta ingeniaritza eta automatizazio zerbitzuak.
Egoitza nagusia Elgoibarren (Gipuzkoa) du, eta ekoizpen, zerbitzu, merkataritza eta bikaintasun lantegiak ditu Alemanian, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Italian, Estatu Batuetan, Mexikon, Brasilen eta Txinan.
Delta Wheel Truing Solutionsi buruz
Delta trenen gurpilak mantentzeko tornuen fabrikatzaile amerikarra da. Estatu Batuetako merkatuan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, enpresako aditu-taldeak trenbidearen merkaturako soluzio berritzaileak diseinatu, eraiki eta eskaintzen ditu.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.