Danobaten soluzioak Turkiaraino iritsi dira
Enpresa gipuzkoarrak akordioa lortu du CMS hagun-fabrikatzaile turkiarrarekin
Danobat makina-erremintaren euskal fabrikatzaileak iragarri duenez, aluminiozko hagunen fabrikazioan espezializatuta dagoen CMS enpresak Turkiako Izmir hirian eraikiko duen lantegi berrian ekoizpen arloko soluzioak instalatzeko akordioa lortu berri du.
“Aliantza berri honi esker, Danobatek bezero-zorroa handitu du sektorearen Europako liderretako bat bereganatuz”, adierazi du euskal enpresak ohar baten bitartez, akordio honek “aluminiozko hagunen munduko fabrikatzaile nagusikein” lan egiteko aukera erraztuko diela nabarmendu duelarik.
Turkiako konpainiak 90 milioi eurotik gorako guztizko inbertsioa egingo du Izmirreko lantegi berrian. Instalazioak 38.000 metro koadrotik gorako azalera izango du eta, horren laguntzaz, konpainiak 2022an 12 milioi hagun ekoiztu ahal izango duela aurreikusi du.
Danobat – Bideo Korporatiboa
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.