Dominion-ek mantentze lanak gauzatzeko kontratua sinatu du Papua Ginea Berrian
Euskal konpainiak Lihir uhartean kokatutako meatze bateko urrearen fintze unitateen mantentze lanak egingo ditu
Zerbitzu multiteknikoen Dominion euskal enpresak kontratua sinatu du, Papua Ginea Berriako Lihir uhartean kokatutako meatze batean mantentze lanak egiteko. Akordioa Australiako Newcrest Mining enpresarekin gauzatu da.
Bi alderdiek adostu dutenaren arabera, konpainiaren lana, urrearen fintze unitateetako azidoaren aurkako estalduren mantentzean datza. Urrea, meatzaritzarentzako prozesu kritiko batean, metal preziatuen prozesatzean, alegia, erabiltzen den materiala da.
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.