Dominionek Dominikar Errepublikako instalazio fotovoltaikorik handiena eraiki du
Lantegi honen bitartez, konpainiak energia-iturri berriztagarrietatik datozen energien aldeko apustuari indartu du
Dominion zerbitzu multiteknikoen euskal konpainiak 50 MWeko potentzia duen instalazio fotovoltaiko berria eraiki du Dominikar Errepublikan, Karibeko herrialde honetan dagoen mota horretako handiena.
San Antonio de Guerra eskualdean kokatutako instalazio berriak erregai fosilen erabilera mugatu eta herrialdean energia berriztagarriak bultzatzea du helburu.
Lantegia 75 hektareako azalean sakabanatutako 200.694 eguzki-panelek osatzen dute eta urtean 110.000 MWh-ko energia sortzeko gaitasuna du, inguruan bizi diren ia 80.000 pertsonen behar energetikoa estaliz eta atmosferara 50.000 tona CO2 isurtzea saihestuz.
Dominionen Dominikar Errepublikako proiektuaren bideoa
Lotutako albisteak

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”
Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.