Basque Trade & Investment Ingurumen-jasangarritasuna Nazioartekotzea
Albisteak 31 maiatza, 2023

Domusa Teknik temperatura handiko aerotermiaren aldeko apustua egin du

Gipuzkoako empresa energía berriztagarrietan oinarritutako negozio-transformazio prozesuan murgilduta dago.

Domusa Teknik Errezilen dago, Gipuzkoan, eta 1976tik klimatizaziorako eta erosotasunerako produktuen diseinuan eta fabrikazioan lanean dihardu. Duela 10 urte negozioa eraldatzea erabaki zuen, etxeak berotzeko produktuak fabrikatzetik eta saltzetik energia fosiletik berriztagarriak erabiltzen dituzten produktuetara pasatuz, hala nola, eguzki-energia, biomasa eta aerotermia. 2022an, produktu horien salmentak “negozioaren zifra osoaren % 42 izan ziren”, Daniel Castander Domusa Teknik-eko zuzendari gerentearen arabera.  

Enpresaren produktu ezagunenen artean biomasa-galdarak, bero-ponpak, eguzki-energia termikoa, bero-ponpa hibridoak eta gasolio-, gas- eta elektrizitate-galdarak daude. Gaur egun, 32 herrialdetara esportatzen ditu bere produktuak, Amerika, Afrika eta Ozeania barne, nahiz eta Europak kanpoko salmenten % 92 hartzen duen.  

Duela gutxi, eraldaketa-prozesuaren barruan, produktu berritzaile berri bat merkaturatu du, tenperatura handiko aerotermia. Dual Clima HT aire-ur bero ponpa, etxebizitzak klimatizatzeko irtenbide berriztagarria. Airearen doako beroari esker, “etxebizitzaren kontsumoa % 70eraino murriztea lortzen du”, enpresako arduradunen arabera.  

Karbono-aztarna merkatuan dauden beste aukera batzuk baino txikiagoa da, eta, beraz, “gaur egun klimatizaziorako dagoen irtenbiderik ekologikoena da; izan ere, aerotermia teknologia garbia da, ingurumena errespetatzen dueña”. Ura 75 graduraino bultzatzen duen tenperatura altu bat erabiliz, lehendik dauden erradiadoreen instalazioei eustea lortzen da, etxeko instalazioa aldatu beharrik gabe.  

Gipuzkoako enpresak, 1998an Mondragon Korporazioarekin bat egin zuenak, zerbitzu teknikoen sare bat du bezeroen eskakizunei eta beharrei erantzun eta iradokizunak asetzeko. Era berean, autonomia erkidego bakoitzak ekipamendu berriak erosteko eskaintzen dituen dirulaguntzen berri ematen du.  

Sektorea deskarbonizazioan aurrera egiteko bidean dago, “eta leku bat hartu behar dugu datorren mundu berri honetan” baieztatzen du Castander. Gainera, enpresa multinazional handiekin lehiatzen da, Domusarekin alderatuta tamaina handiagoa dutenekin; horregatik, zuzendari kudeatzaileak ziurtatu du berrikuntzak etengabe egitea eta bezeroei zerbitzu arinagoa ematen saiatzea izango dela gainerakoengandik bereiziko dituena.  

Etorkizunera begira, aerotermiaren eransketa edozein motatako etxebizitzetan galdara bidez aldatzen lagundu nahi dute, “tenperatura handiko aerotermia-potentzien maila handitu nahi dugu, eta horrekin batera, ur bero sanitarioko metagailuetan merkatuko gama zabalena eskaini, teknologia hori edozein motatako etxebizitzetara egokitu ahal izateko” ziurtatzen du Canstander-ek.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Euskadik  Txinan  finkatutako  euskal  enpresen  babesa  indartu  du  Kunshanera  egindako  bisita  baten  bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez

Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Euskadik  Europako  energia-sektorean  duen  presentzia  indartu  du  ‘Power  Connect  Energy  Summit’  delakoaren  bidez
27/03/2025 Nazioartekotzea

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez

100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik  eta  Koreak  lankidetza  teknologikoa  bultzatu  dute  adimen  artifiziala  eta  digitalizazioa  ardatz  dituen  ikuspegi  berezi  batez

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez

Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza  Taldeak  bere  presentzia  handitu  du  Alemanian,  produkzio-kostuak  ia  %  40  murrizten  dituen  lanarekin
26/03/2025 Nazioartekotzea

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin

KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.