Easo Ventures, Mondragón Fondo de Promoción FCR eta GSR-k burututako 400.000€-ko erronda bereganatu du Oroik
Oroi euskal startupa adineko jendearen ongizate eta estimulaziorako errealitate birtualeko konponbideak garatzen jarduten da. Arrakasta izan du bere lehenbiziko finantzazio-erronda, 400.000€ eskuratuz.
Easo Ventures, Clave Capital, Mondragón Fondo de Promoción FCR fondoen kudeatzailea, eta egoitzen kudeaketarako kooperatiba (GSR) izan dira erronda honen buru. Kapitalaren hazkunde honi esker, Oroik Frantzia, Alemania edota Finlandia bezalako herrialdeetara zabaldu ahal izango du bere negozioa.
Gaur egun, milioika pertsona heldu bizi dira egoitzetan, zahartzaroak dakartzan arazoek mugaturik (menpekotasuna, mugikortasun falta, antsietatea edota adimen kaltetua). Talde profesionalek lanabesak behar dituzte, ez soilik arazo hauei aurre egiteko, baizik helduen eguneroko bizimodua errazteko.
Helburu honekin sortu zen Oroi, errealitate birtualeko esperientziak eskaintzen dituen plataforma. Adineko jendearen emozioak piztu eta, euren arazoak direla eta, bizi ezin zitzaketen esperientziez gozatzeko; hala nola, leku natural ederrak nahiz nazioarteko hiriak edo abeletxeak bisitatzea. Era berean, Oroiren aktibitateek ariketa, memoria, atentzioa eta hizketa bezalako funtzioak entrenatzen dituzte, urteen poderioz higatu egiten diren funtzioak, hain zuzen ere.
Oroiren COO eta fundatzaileetakoa dugu Iñaki Aramburu. Haren esanetan, “inbertsioak bultzada handia eman digu gure nagusien bizimodua hobe dezaketen konponbide teknologikoak garatzen jarraitzeko”. Bestalde, Oroiren CEO eta fundatzaileetarikoa den Jorge Maylinen ustez, “Lorpen honi esker, geure enpresa nazioartera zabaltzea lortuko ahal dugu, merkatuaren alor honetan lider bihur gaitezkeelarik”.
Errealitate zabalduan espezializatutako Eywa Space Venture Builder-ari esker garatu da proiektua hasiera-hasieratik. Eywaren bultzatzaileetarikoa dugu Pablo Ayala, eta Oroiren arrakastaren gakoa azaldu digu: “Fundatzaileek, negozioa aurrera eraman eta hazteko izan duten kemenari esker, pertsona helduentzako errealitate birtuala eskaintzen duten enpresa nagusien artean kokatzea lortu dute”.
Pedro Muñoz-Barojak, Easo Venturesen Managing Partner-ak, honakoa adierazi digu: “Oroik proposatzen dituen konponbideak berritzaileak dira, eta datozen urteotan zabalduko den merkatu-alor batera zuzenduak dira. Ondorioz, startup honen hazkundearen potentziala esponentziala da nazio mailan eta nazioartean”.
Alberto Bermejo Urietak, Clave Capitaleko Inbertsioen Zuzendariak, hala azaltzen du: “konbinaketa bikaina da pertsona nagusiek eurentzat berria den teknologiaz gozatzen duten heinean, euren gaitasun kognitiboak estimulatzeko errealitate birtuala erabiltzea”.
“Egoitzetan errealitate birtuala erabiltzea lanabes berritzailea da, gure langile guztientzako euskarri baita. Pertsona batzuek hain kaltetua dute adimena, maila honetako estimuluekin soilik irits gaitezkeela haiengana. Errealitate birtualeko aktibitate ezberdinei esker, erabiltzaileek esperientzia biziago eta errealagoak izan ditzakete. Jauzi kualitatiboa da gure nagusienganako atentzioari dagokionez”. Hala mintzo da Mariaje Zabaleta, Egoitzen Zerbitzuen Zuzendari Orokorra (Mondragon Korporazioaren kooperatiba), Oroiren finantzazioaren lehenengo errondan parte hartu duena.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko