EB enpresa berritzaileen bila dabil Japonian eta Hego Korean misio komertzialak egiteko
Japonia eta Koreako Errepublika Europarako bi merkatu estrategiko dira, teknologia aurreratuagatik eta ekonomia sendoengatik. Herrialde horiek berrikuntza arloko potentzia handiak dira, eta hazteko aukera handiak eskaintzen dizkiete Europako Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE), bereziki ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren sektoreetan.
Aukera horiek aprobetxatzeko helburuarekin, Europako Batasunak (EB) “EU Business Hub – Japan and the Republic of Korea” abiarazi du, Europako ETEei (zehazki, ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren alorrekoei) esportazio- eta inbertsio-jarduerak hedatzen laguntzeko. .
Zehazki, ingurumenaren, digitalaren eta osasun-arretaren sektoreetan jartzen du arreta ekimenak, Asiako bi merkatuetan balio-kate erresilienteagoak, jasangarriagoak eta teknologikoki aurreratuak sortzeko.
Datozen lau urteetan, Japonian10 misio komertzial eta Koreako Errepublikan 10 misioren bidez, , 50 enpresa berritzaileri mesede egin nahi zaie, enpresa-trebakuntza eta harreman baliotsuak izateko aukerak eskainiz. Horrela, misio bakoitzak bezero eta bazkide komertzial berriak lortzen eta merkatu bakoitzaren berezitasunak ulertzen lagunduko die enpresei.
Proiektua datorren asteartean, maiatzak 28, aurkeztuko da ofizialki, 10:00etan, on line ekitaldi batean. Bertan, ekimenaren helburuak, zerbitzuak, misio komertzialei buruzko xehetasunak, aukeragarritasun-irizpideak eta parte hartzen duten enpresak hautaketa-prozesua azalduko dira.
Interesa duten ETEek datorren asteleheneko 12:00ak arte (maiatzak 27) eman dezakete izena, esteka honen bidez:https://ec.europa.eu/eusurvey/runner/EUBusinessHub-JapanRoK
Euskal enpresei laguntza
Euskal enpresek, gainera, aholkularitza eta babes osoa aurki dezakete Basque Trade & Investment-en, SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko euskal agentzian. Japonian bulego bat eta Koreako Errepublikanbeste bat ditu, eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen die beren zerbitzuak merkatu estrategiko horietan zabaldu nahi dituzten edo dagoeneko herrialde horietan ezarrita dauden enpresei.
- Basque Trade & Investment Japonia: mkato@basquetrade.eus
- Basque Trade & Investment Korea: syun@basquetrade.eus
Lotutako albisteak

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.

Euskadik eta Koreak lankidetza teknologikoa bultzatu dute adimen artifiziala eta digitalizazioa ardatz dituen ikuspegi berezi batez
Koreako erakunde ekonomiko eta industrialen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, berrikuntza eta teknologia digitalaren arloan bi lurraldeen arteko lankidetza indartzeko asmoz

Riza Taldeak bere presentzia handitu du Alemanian, produkzio-kostuak ia % 40 murrizten dituen lanarekin
KTR Systems GmbH multinazional alemaniarraren filial baterako baliabideak optimizatu ditu enpresa gipuzkoarrak. Orain arte, Europako eta Ipar Amerikako zortzi herrialdetan aritu da, eta urtero 60 milioi euroko fakturazioa du.

Europako Batzordeak altzairu eta metalen industriaren erresilientzia bermatzeko ekintza-plana aurkeztu du
2026ko ekainean amaituko diren altzairuaren gaineko babes-neurriak berrikustea da planaren ardatz nagusietako bat.