ELKARGIk bat egin du gaur SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, COFIDESek eta Finantzen Euskal Institutuak 2019aren erdialdean sortu zuten 100 milioi euroko finantza-tresnarekin, zeinaren helburua baita babesa ematea euskal enpresen atzerriko inbertsio produktiboei eta ezarpen komertzialei. Hala, aliantza estrategiko hori sendotu egin da, bere bitartez finantza arloko estaldura hobea emateko enpresek euren nazioartekotze proiektuetan dituzten premiei. Izan ere, gaur egun mundu globalean jardutea ez da aukera bat ETEentzat.
Hala, ELKARGIk ere bere hondar alea jarri du beste hiru erakundeekin batera, elkarrekin bultzatzeko euskal enpresaren nazioarteko hazkundea. Enpresek epe ertain eta luzeko maileguak eskuratu ahal izango dituzte atzerrian inbertsio produktiboko proiektuak edo ezarpen komertzialak egiteko, gorago aipatutako lau erakundeen babesarekin eta bermearekin.
ELKARGIk akordio honekin bat egin du bere egoitzan egin den onlineko Foro Digital baten esparruan, zeinetan sinatzaile guztiek eta Eusko Ganberek parte hartu baitute. Gaurko sinadurarekin, asmoa da euskal enpresa-sareari bidea erraztea atzerrian hazteko behar duen finantzaketa eskuratzen laguntzeko, eta baita ere kultura bat sustatzea, bere bitartez nazioarteko ezarpenak, aliantza estrategikoak eta enpresen arteko nazioarteko lankidetza bultzatzeko, bide hori gero eta beharrezkoagoa delako enpresa txiki eta ertainentzat. Aliantza honek aholkularitza, finantzaketa eta bermea eskainiko dizkie atzerriko merkatuetan presentzia duten euskal enpresa guztiei.
Helburu hori osatzera dator 2019an aliantza hau sortu zenetik adierazi eta abiarazi den helburua, hots, euskal enpresen nazioartekotzea ahalbidetzea bereziki herrialde eta ekonomia gorakorretan eta klima aldaketaren aurkako borroka bezalako sektore berritzaileetan.
Gaurko sinatze-ekitaldian parte hartu dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziako presidente eta Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiak, COFIDESeko presidente José Luis Curbelok, Finantzen Euskal Institutuko zuzendari Javier Arnáezek eta ELKARGIko zuzendari nagusi Zenón Vázquezek. Aliantza estrategiko honek bultzada bat ematen dio produkzio-sareari bere nazioartekotze proiektuetan eta, horrezaz gain, ordenatu egiten ditu erakunde horiek lehendik elkarren artean zituzten akordioak.
ELKARGI erreferentzia bat da euskal ETEen finantza premiei dagokienez, eta hitzarmen horrekin bat egiteak sendotu egingo du aliantza. Aipagarria da ELKARGIren azken batzar orokorrean 21.000tik gora enpresa bazkidek onartu zutela sozietatearen estatutuak aldatzea, bere nazioarteko filialek posible izan zezaten bere bermearen bitartez finantzatzea.
Nazioarteko finantzaketa mundu mailako pandemia baten testuinguruan
Gaur ELKARGIren egoitzan egin den “Nazioarteko finantzaketa mundu mailako pandemiaren testuinguruan” Foro Digitala izan da aliantza estrategiko hau aurkezteko eszenatokia.
Foro horretan parte hartu dute José Luis Curbelok, Javier Zarraonaindiak eta Zenón Vázquezek, eta horiekin batera Javier Zubiak, Eusko Ganberen ordezkari bezala.
Javier Zubia izan da lehena hitz egiten, eta esportazio-merkatuetako joerak eta bilakaerak aztertu ditu egungo mundu mailako pandemiaren testuinguruan. Horrez gain, enpresei gomendatu die negozioak dibertsifikatzea eta zentratu daitezela bereziki euskal enpresek presentzia txikia izan arren hazteko potentzial handia duten nazioarteko merkatuetan. XXXXX
Bere aldetik, ELKARGIko zuzendari nagusi Zenón Vázquezek “dibertsifikazio globalaren” kontzeptua aldarrikatu du, “azpimarratzeko zeinen beharrezkoa den anbizioa eta apustu egitea dibertsifikazio geografikoaren alde, horrek berekin dakarren guztiarekin. Bide horretan, neurriak hartzen hasi behar dugu eta prest egon behar dugu etorkizunean iritsiko diren negozio eta finantza erronketarako. Enpresek jadanik bidaide dute ELKARGI nazioarteko bide hori egiteko”.
COFIDESeko presidente José Luis Curbelok ziurtatu duenez, “SPRI Taldearekin, Finantzen Euskal Institutuarekin eta ELKARGIrekin koordinatzea oso baliagarria izaten ari da COFIDESek euskal enpresei ematen dien finantzaketa bultzatzeko”. Funtsean, azpimarratu du “COFIDESek 171 milioi euroko baliabideak onartu zituela Euskadin 2018 eta 2020 artean, esan nahi baita aurreko hirurtekoan baino %86 gehiago”. Bestalde, Curbelok hitzordua aprobetxatu du ezagutzera emateko COVID-19ak kaltetutako enpresa ertainak birkapitalizatzeko funtsaren ildo orokorrak, esanez funts hori 1.000 milioi eurokoa izango dela eta COFIDESek finantzatuko duela. “Funts berri hori giltzarria da suspertze-faseari aurre egiteko, eta hura kudeatzea erronka handia izango da guretzat, baina erantzukizun osoarekin hartu dugu, pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresa ertainen kaudimena eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko”. Curbelok azaldu duenez, funts horrek osatu egingo du SEPIk kudeatzen duen Kaudimen Funtsa, eta ustea da laster onartuko dela bere garapen-araudia, zeinetan zehaztuko diren laguntzak lortzeko baldintzak. Halere, “inbertsioen muga 4-25 milioi euro bitartekoa izango da”.
Azkenik, Javier Zarraonaindiak azpimarratu du zeinen garrantzitsua den goian mantentzea Euskadiko ekonomiaren irekiera-maila, nazioarteko ikuspegi hori palanka bat delako garapen ekonomikorako. Gaur egun euskal enpresen 2.010 ezarpen daude atzerrian, eta horietatik 850 baino gehiago produktiboak dira. Halere, Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuorde eta BTIko presidenteak nabarmendu du merkatu gorakor berrietara sartu beharra dagoela, aukera-esparru garrantzitsuak izan daitezkeelako gure enpresentzat nahiz eta urrunago egon. Zentzu horretan, Zarraonandiak ezagutzera eman ditu BTIk enpresei nazioartekotzen laguntzeko dituen gaitasunak eta tresnak, bai eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak euskal ETEen esku jarri dituen laguntza-ildoak.
Denak ados etorri dira esatean lankidetzan oinarritua dagoen aliantza estrategiko hau dela -alegia gaur aurkeztu dena- alternatiba onena gure enpresa-sarean gehiengoa duten ETEak lehiakor izan daitezen mundu gero eta globalago honetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?