Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 21 urria, 2019

Energia Klusterrak eta Fluidexek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Saudi Aramcoren alderantzizko misioa eta Aberdeen-eko SPE Offshore Europe Azokan eta Abu Dhabiko ADIPEC Azokan

 

Energia Klusterrak eta Fluidexek sinatutako lankidetza-akordioak bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua sortu eta garatzea du helburu, elkarren arteko jarduerak gauzatu ahal izateko, bereziki “Oil&Gas” sektorean.

Akordio honekin, bi elkarteei atxikitako enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetu nahi dira, berrikuntza teknologikoa, nazioartekotzea eta zaintza estrategikoaren arloetan bideratu beharreko jarduketen bitartez.

Akordioa 2019an gauzatzen hasi da lankidetza bidezko zenbait jardueraren bitartez: Saudi Aramcoren alderantzizko misioa eta Aberdeen-eko SPE Offshore Europe Azokan eta Abu Dhabiko ADIPEC Azokan izandako parte-hartzea.

 

Luis Rodríguez Llopis Energia Klusterra Elkarteko (ACE) Presidenteak eta Alex Eizmendi FLUIDEX Elkarteko Presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza-akordioa sinatu dute gaur, elkarren arteko jarduerak egitea erraztuko duen lankidetza-esparrua sortu eta garatzeko. ACE eta FLUIDEX elkarteei atxikitako enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetzea da akordioaren helburu nagusia, “Oil&Gas” merkatuan duten presentzia indartuz eta produktu eta zerbitzuen eskaintzan lidergoa lortu eta merkatu-segmentu berriei (“offshore”, “subsea”) zein merkatuko eremu geografiko berriei ekitearen alde egin duten apustua babestuz. Era berean, Akordioan, eguzki-energiaren sektorean baterako jarduerak egiteko aukera aurreikusi da.

 

Bakoitzaren estrategiei jarraiki, ACEk eta FLUIDEXek modu positiboan baloratu dituzte bazkideei eskaini ahal dizkieten sinergiak eta balio erantsia, bi elkarteei atxikitako enpresei eta eragile ekonomikoei jarduerak modu koordinatu eta bateratuan zuzenduz. Horren kariaz, Akordioan esparru hauetan jarduerak bideratzea aurreikusi da:

 

. Berrikuntza teknologikoa: Fluidex elkarteari atxikitako enpresek ACEk “Oil&Gas” eta Eguzki sektoreen inguruan bultzatutako Lan Taldeei buruzko informazioa jasoko dute, horietan parte hartzeko aukera azter dezaten.

. Nazioartekotzea: Bi elkarteei atxikitako enpresek batak zein besteak antolatutako zuzeneko eta alderantzizko misioetan eta nazioarteko azoka eta ekitaldietan parte hartu ahal izango dute, lehentasun eta baldintza tekniko eta ekonomiko berberetan.

. Zaintza estrategikoa: Bi elkarteei atxikitako enpresek ACEk antolatutako “Oil&Gas” eta Eguzki sektoreetako topaguneetan landutako Lehia Adimenari buruzko informazio eta dokumentuetarako sarbidea eta foro horietan parte hartzeko aukera izango dute.

 

Akordioa gauzatzen hasia da 2019an garatutako lankidetza bidezko zenbait jardueraren bitartez; hala nola, Saudi Aramcoren arduradunen alderantzizko misioa, Aberdeen-eko (Erresuma Batua) SPE Offshore Europe Azokan izandako baterako standa edo Abu Dhabiko (Arabiar Emirrerri Batuak) ADIPEC Azokara bidalitako misioa.

 

 

Energia Klusterra eta Fluidex

Energia Klusterra euskal energia sektorearen lehiakortasuna hobetzea xede duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, betiere ETEei arreta berezia emanez eta enpresen arteko elkarlana eta lankidetza publiko-pribatua baliatuz, bazkideei teknologia, nazioartekotzea, talentua, berrikuntza eta iraunkortasunaren arloetan balio-ekarpena egiteko asmoz. Egun, 165 enpresak eta erakundek osatzen dute: energia operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritza enpresak, zerbitzu enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako agentzia publikoak (EVE eta SPRI).

 

FLUIDEX, Fluidoak Prozesatzeko Ekipo, Soluzio eta Teknologien Espainiako Elkartea, Estatu osoan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea xede duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta horretarako, kalitate eta balio erantsiko zerbitzuak eskaintzeaz gain, atxikitako enpresen nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzen ditu, Oil & Gas eta Energia sektoreak jarduketa-arlo estrategikotzat jo dituelarik.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeroespazialak  loturak  estutu  ditu  Estatu  Batuetako  industriarekin

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin

Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik  nazioarteko  estrategia  indartu  du  Bruselan

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan

Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Imanol  Pradales:  “Bizi  dugun  une  historikoan,  munduak  eskaintzen  dizkigun  aukera  guztiak  aprobetxatzen  jarraitzeko  erabakia  eta  anbizioa  dugu,  baita  Estatu  Batuetan  ere”
12/03/2025 Nazioartekotzea

Imanol Pradales: “Bizi dugun une historikoan, munduak eskaintzen dizkigun aukera guztiak aprobetxatzen jarraitzeko erabakia eta anbizioa dugu, baita Estatu Batuetan ere”

Sektore aeroespazialeko hainbat euskal enpresatako ordezkariekin eta Basque Trade & Investment (BT&I) Agentziaren ordezkari batzuekin elkartu da Imanol Pradales Lehendakaria, Washingtonen

Euskocam  System  S.L.-k  elektrohigadurarako  grafitozko  soluzioak  eskaintzen  ditu
12/03/2025 Berrikuntza

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu

Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.